lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/03/2024

Gaur duela 25 urte Joxelu Geresta Mugika "Ttotto" eusko gudariaren gorpua aurkitu zuten

Ataria/La Haine
Errenterian aurkitu zuten gorpua, eta egun batzuk lehenago lagun bati esan zion Espainako polizia atzetik zuela.

1999ko martxoaren 20an hilda agertu zen Joxelu Geresta “Tttotto” ETAko militantea, buruaren eskuin aldean tiro bat zuela. Senideak azaldu zutenez, Ertzaintzak lehen unetik bere buruaz beste egin zuenaren ideia zabaldu zuen. “Horren eraginez, gorpuari egin zitzaion lehen autopsia ez zen behar bezala egin”, azaldu zuten. Izan ere “zalantza handiak” sortzen dituzten elementuak ere bazeuden: gorpua ahoz gora topatu zuten, eskuak gorputzari lotuta, eskuineko eskuan ez zeukan odol arrastorik, atzamar lodia poltsikoan sartuta zeukan, bere ondoan azaldutako pistolak ez zeukan aztarna edo odolik eta Joxeluren eskuan bolbora partikula bakarra aurkitu zuten. Horren aurrean, familia eta lagunek bigarren azterketa forentsea egiteko eskatu zuten. “Une horretan, ahoa zabaldu zioten eta ikusi zuten bi hagin indarrez erautsita zituela eta hirugarrena garbiki moztuta zegoela. Erauzketa horiek hil ondoren egindakoak izan ziren”, azaldu dute. Auziaren jarraipena egin zuen epaileak delitu zantzuak antzeman bazituen ere, ez zizkion inori leporatu.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal