lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 27/03/2024

Gaur duela 27 urte Josu Zabaleta "Basajaun" eusko gudariaren gorpua aukitu zuten

Berria/La Haine
Bertsio ofizialak dio bere buruaz beste egin zuela, baina ETAk Espainiako indar errepresiboei egotzi zien hilketa.

Etxarri Aranazkoa (Nafarroa) zen Josu Zabala Salegi Basajaun, eta Gipuzkoan agertu zen hilik,Debako Mendata Gainean. Tiro bat zuen bularrean, eta pistola bat aldamenean. Autopsiaren arabera, aurreko egunean hil zuen bularrean jotako tiroak. Garai hartan Juan Mari Atutxa zen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua, eta, hark emandako bertsioaren arabera, Zabalak bere buruaz beste egin zuen. ETAk, berriz, Espainiako segurtasun indar errepresiboei egotzi zien heriotzaren erantzukizuna. Martxoaren 23an Bilbon bahitu zutela esan zuen erakundeak, ohar baten bidez. Ohar honetan, besteak beste, gorpua agertu zen tokian ez zen odol arrastorik, miaketan ez zuten bala zorrorik aurkitu, eta Zabalak soinean zituen zapaten zolan itsatsirik zegoen lurra ez zen paraje haietakoa salatu zuten.

27 urte pasatu direla, igandean ekitaldia egin zioten Etxarri Aranatzen, JARDUN Koordinadorak antolatuta.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal