Gaur duela 40 urte erail zituen GAL-ek Jose Antonio Lasa eta Jose Ignacio Zabala eusko gudariak


1983ko urriaren 15ean, GAL(Grupos Antiterroristas de Liberación) kideak bahitu zituzten Baionan Lasa(21 urte) eta Zabala(20 urte), eta Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelera eraman eta atxiki zituzten. Galindo jeneralaren aginduei jarraituz, Donostiako La Cumbre jauregira eraman zituzten, eta han torturatu zituzten. Geroago Galindo jeneralak, Julen Elgorriaga gobernadore zibilak eta Ángel Vaquero teniente-koronelak bere egoeraz jakin zutenean, hiltzeko eta desagertzeko agindu heman zuten. Aginduei jarraituz Enrique Dorado eta Felipe Bayo guardia zibilek Aguas de Busotera (Alikante) eraman zituzten, Lasa eta Zabala beren hobia zulatzera behartu zituzten, eta Doradok hiru tiro eman zizkien buruan. Ondoren, kare biziz estalita lurperatu zituzten.
1985eko urtarrilean aurkitu zituzten gorpuzkiak, baina identifikatu gabe egon ziren 1995era arte, nahiz eta 1985eko lehen autopsian torturatu izanaren zantzuak agertu, Francisco Etxeberria auzitegiko medikuntzan aditu eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologia Institutuko irakaslearen arabera.
Hileta-elizkizuna egiten ari ziren bitartean, Ertzaintzak hildakoen senideen aurka oldartu zen hilkutxak hil-autoetatik atera ez zitzatela bermatzeko.