lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 07/08/2024

Gaur duela 41 urte Jean Louis Larre 'Popo' eusko gudaria erail zuen Jendarmeriak

La Haine - Euskal Herria
1983an desagertu zen, Leongo kanpalekuko tiroketatik ihes eginda, eta geroztik, egia jakin gabe segitzen dute familiak zein ingurukoek.

Leongo kanpalekua, Landetan (Okzitania); 1983ko agorrilaren 7a, 19:00 aldera. Iparretarrak (IK) erakunde armatuko militante batzuen eta bi jendarmeren arteko tiroketaren ondorioz, jendarme bat hilotz gelditu zen, eta beste bat, zauritua. IK-ko militante batzuek Jendarmeriako auto bat hartu, eta ihes egitea lortu zuten. Haietariko batek, Jean-Louis Larre Popo 21 urteko heletarrak, oihanean barna ihes egin zuen. 40 urteren ondotik ez da haren berririk, ez gorpu aztarnarik, ezta bizi seinale izpirik ere. Gehien zabalduriko ustea da jendarmeek hil zutela gaztea. Frantziako Poliziak berak IK-ko militanteen bilaketa abisuetatik kendu zuen Larrerena. 2008an, hiltzat jo zuen Frantziako justiziak.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal