Gaur duela 44 urte Guardia Zibilak Mikel Arregi Marin erail zuen


1979ko azaroaren 11an, Etxarri-Aranatzeko kuartelaren urbil, Guardia Zibilak Mikel Arregi eta lau pertsona gehiago Ziorditik Lakuntzara bidaiatzen hari zirela, haien kotxea tirokatu zuen bi pertsona zaurituz eta Herri Batasuneko zinegotzia hilda utziz. Bertsio ofizialaren arabera kontrol polizial batean gelditzeko agindua ez errespetatzeagatik tirokatu zuten zinegotziaren kotxea, hala ere, hainbat lekukoen arabera ez zen inongo kontrol polizialik egon. Gertaera salatzeko egin ziren grebak eta protestak ugariak izan ziren, eta Espainiako Poliziak gogor egin zuen haien aurka adibidez Iruñean gertatu zen bezala non egun batzuk beranduago, azaroaren 14an, indar errepresiboek gogor oldartu ziren Mikelen erailketaz informatzen zuen asanblada baten kontra. Egun artan jendea Iruñeko Udaletxe plazan bildu zen egun batzuk atzean hemandako erailketaz gehiago jakiteko asmoarekin, baina indar errepresiboek plazaren sarrera guztiak itxi zituen eta han bildutako jendearen kontra gogor oldartu zen hainbat zauritu eta ospitalizatu bat utziz. Gertakari hauek eta bi urte beranduago, 1981ko irailean, Nafarroako Audientziak kasu honen epaia heman zuen eta Guardia Zibil batek 2 hilabeteko espetxe-zigorra jaso zuen "arduragabekeria" delitu bat leporatuta, ez zuena espetxean bete.