lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/06/2024

Gaurko egunez, duela 47 urte, Guardia Zibilak Gladys del Estal erail zuen

La Haine - Euskal Herria
Energia nuklearraren eta Bardeako Tiro Poligonoaren kontrako mobilizazio batean hil zuten, buruan tiro bat jota.

47 urte pasatu dira guardia zibil batek Gladys hil zuenetik, buruan tiro bat jota. 1979ko ekainaren 3an gertatu zen hura, Tuteran, energia nuklearraren eta Bardeako Tiro Poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpen polizialaren baitan. Lekukoek diotenez, Guardia Zibil batek "tía buena" esan zion Gladysi, Gladysek "hijo de puta" ihardetsi eta orduan Guardia Zibilak bere armaren kulatarekin jo zuen; Gladys lurrera erori zen, eta, altxatzen ari zela, Guardia Zibileko agenteak tiro egin zion buruan. Tiroa garondotik sartu eta sudurretik atera zitzaion. Gladys ospitalera eraman zuten, larri zaurituta, eta laster hil zen.

Larunbatean, urteoro bezala, omenaldia egingo diote Donostian. Bulebarretik abiatuko den bizikleta martxa egingo dute, 11:30ean, eta ondoren, Egia parkeko atean elkartuko dira, 12:00etan, erromerian del Estalen oroitzen duen monolitora igotzeko. Bertan gauzatuko dute ekitaldi nagusia, aurreskua, lore eskaintza eta musikarekin.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal