lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 02/09/2023

Gaur duela 51 urte erail zituen Guardia Zibilak Mikel Martinez eta Jose Benito Mujika eusko gudariak

Argia
Lekeition tirokatu zituzten "Mikelon" eta "Xenki"

1972ko irailaren 2an, Guardia Zibilak Lekeition ETAko militanteak Mikel Martinez de Murgia "Mikelon" eta Joxe Benito Mujika "Xenki" erail zituen. Bezperan, Polizia frankistak ETAren Fronte Kulturaleko bi kide atxilotu zituen herrian propaganda banatzen ari zirela. Gau osoan torturatu ostean, propaganda bi kide hauek emana zela atera zieten. 200 guardia zibilek Dendari kaleko 36. atariko etxea inguratu eta ke-granadak jaurti zizkieten barrura. Xenkik arnasa hartu ahal izateko leihoa ireki zuenean tirokatu zuten kanpotik. Mikeloni, errendizioa negoziatzen ari zela eta armak leihotik bota ostean, atearen bestaldetik 45 tiro sartu zizkioten.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal