lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 26/11/2024

Gaur egun duela 39 urte Guardia Zibilak Mikel Zabalza erail zuen

La Haine - Euskal Herria
Gaur egun, ofizialki onartzen da Mikel Zabalza Guardia Zibilek egindako torturen ondorioz hil zela, hala ere, hil zuten hiru poliziak zigorrik gabe daude.

Gaur 39 urte bete dira Mikel Zabalza hil zutenetik. 1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen Guardia Zibilak, Ion Arretxe, Idoia Aierbe, Aitor Zabalza eta Manuel Bizkairekin batera. 20 egun geroago, Bidasoa ibaian agertu zen Zabalzaren gorpua, tortura zantzuekin. Bertsio ofizialak esan zuenez, guardia zibilei arma-zulo bat erakustera zihoala, ihes egin eta zulo batetik ibaira erori eta bertan itota hil zen; hala ere, zantzu ugarik eta indar errepresiboen kideen testigantzek Mikel Zabaltza torturapean hil zela adierazten dute. Pedro Gómez Nieto agenteak CESIDeko koronel Alberto Peroteri emandako informazioak Zabaltza polizia etxean hil zela azaldu zuen: “Zabaltza eskuetatik joan zaie, galdeketan geratu da. Inoiz ez dute atzemango zer gertatu den. Litekeena da bihotza gelditu izana buruan plastikozko poltsa jartzearen ondorioz”. Ion Arretxek tortura basatiak salatu zituen, Mikeli egin zizkioten antzerakoak; "torturak Espainian duen inpunitatea" ere salatu zuen.

Epaitegiek auzia ixtea erabaki zuten. Haren heriotza argitu gabe geratzen zela baieztatu zuten, eta torturapean hil zelako hipotesia irekita utzi. Gaur egun, ofizialki onartzen da Mikel Zabalza guardia zibilek egindako torturen ondorioz hil zela.

Zabalzaren heriotzarekin lotuta hiru izen aipatu izan dira: Guardia Zibileko teniente Arturo Espejok, Fernando Castañedak eta Gonzalo Pérez Garcíak zaindu behar zuten. Espejo komandante mailara igo zuten. 2010ean. 2022ko otsailaren 15ean, Margarita Robles Defentsa ministroak Espejo teniente jeneral izendatu zuen, Guardia Zibilean dagoen mailarik handiena. Bost jeneral baino ez daude. 2022ko martxoaren 2an, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak Laguntza Aginteko buru izendatu zuen, eta Guardia Zibilaren buruzagitzako lau kideetako bat da. Kidegoko zuzendari nagusiaren mende dago zuzenean, eta «finantza-baliabideak zuzendu, koordinatu eta kudeatzeaz eta baliabide materialen politika garatzeaz» arduratzen da. Arturo Espejo Fernando Grande-Marlaska ministroaren konfiantza osoko agintaria zen, eta bere erabaki pertsonal bati egozten zioten haren izendapena.2023ko apirilean egiaztatu zenez, Pedro Sanchezen gobernupean Guardia Zibileko aginte kupulako postura igo zuten.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal