Gaur egun duela 45 urte Guardia Zibilak Mikel Arregi Herri Batasuneko zinegotzia tiroz hil zuen
1979ko azaroaren 11an, gauez lagunekin Ziorditik Lakuntzara zihoala, bere autoari metrailetaz tiro egin zion Guardia Zibilak kuartelaren parean. Bertsio ofizialak hilketa polizia-kontrol bati ihesi egiteagatik justifikatzen saiatu arren, ikerketa batzorde batek bertsioa gezurtatu zuen. Epaitegiak ikerketa batzordeari arrazoia eman zion eta hiltzaileei bi hilabeteko zigorra baino ez zien ezarri.
Herriaren erantzuna berehalakoa izan zen eta hilketa salatzeko egin ziren grebak eta protestak ugariak izan ziren Euskal Herri osoan. Espainiako Poliziak gogor egin zuen haien aurka hainbat pertsona zaurituz.