Gaztelera inposatu du Madrilgo kostituzionalak hego Euskal Herriko udaletan


Auzitegi Konstituzional espainiarrak bertan behera utzi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaletan euskarari lehentasuna ematea eskatzen duen legearen artikulu bat. EAEko Auzitegi Gorenak, Luis Garrido epailea buru zuen auzi batean, Konstituzioaren aurka joan zitekeela planteatu zuen. Hori kontuan hartuz, baliogabetu egin du udal legearen 6.2 artikulua Konstituzionalak, «euskara gaztelaniaren gainetik» jartzen duela arrazoituz eta Konstituzioaren 3.1 artikuluaren aurka doala erranez.
Konstituzionalaren arabera, «bi hizkuntza ofizialen arteko oreka apurtzen da gaztelaniaren erabilera euskaraz ez jakitearen mende jartzen bada». Horrek, epailearen ustez, «arrazoirik gabe murrizten du herritarrek administrazioarekin komunikatzeko erabili nahi duten hizkuntza aukeratzeko eskubidea».
Vox alderdi ultraeskuindarrak auzitegian egin salaketari erantzuna da auzitegiaren erabakia. Alderdi horrek, Eusko Legebiltzarrean ordezkari bat du eta ez du batere ordezkaririk herriko etxeetan.