lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK9N

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

06/06/2018 :: Nacionales E.Herria

Gazteok Euskal Herrian ikasi nahi dugu!

x Eztizen Artola eta Garikoitz Mancisidor, Ernaiko kideak
Erlojuaren orratzek egunari hasiera eman diote. Apunteak hartu eta korrika irten zara etxetik. Urduritasuna. Ordua da, heldu da azkenean. Tik-tak.

 

Aurrera begira, lerro zuzenean eta bakarrik eserita. Isiltasuna. Hasi da azterketa, hasi da selektibitatea.

Ikasleok aspalditik daukagu agenda gorriz markatuta ekainaren 6, 7 eta 8an. Bigarren batxilergoko urte osoa, egun hauen esperoan egotera kondenatu digute. Honek dakarren estres eta urduritasuna kontuan harturik, ezertarako balio ez digun kurtsoa bilakatu da.

Banaka eserita, proba indibidualki pasatzera behartuak gaude, gure arteko lehiakortasuna sustatu eta normalizatuz. Ea nork ateratzen duen notarik altuena, ea nor den “azkarrena”. Sari bezala, geroz eta garestiago bihurtzen ari diren unibertsitateko graduetan sartzeko plaza mugatua izango duzu. Nahi duguna ikasi ordez, “tokatzen dena ikasi” da logika. Azterketa bateko emaitzen arabera ikastera kondenatuta gaude.

Azterketa orrietatik altxa dezagun burua eta begiratu dezagun haratago. Gure bizitzak eta bizi proiektua norabidetzeko presio, ahalegin, txantaje, erregu zein mehatxuak aspaldi gure bizitzan iltzaturik daude.
Familia, hedabide, instituzio publiko edota enpresek zer ikasi behar dugun iradokitzen digute. Hitz goxoz pozoituriko gomendioen bidez batzuetan, autoritatearen irmotasun hotzaz beste hainbatetan.

Izan ere, sistema kapitalista patriarkalaren koordenadetan diseinatua dagoegungo hezkuntza. Kapitalak beharrezkoa duen lan indar kualifikatua izatera kondenatu nahi gaituzte. Status quoa ezbaian jarriko ez duen gizabanako indibidualista, atomizatu eta otzanean bilakatu nahi gaituzte.

Kapitalismoaren erabateko hegemoniaren ondotik, alternatibarik ez dagoela sinestarazi nahi izan digute. Kapitalismo gizatiar bat posiblea denaren iruzurraren gainean, kapitalismorik basatiena sustraitzen doa.

Neoliberalismoaren aldeko apustuak Espainiar eta Frantziar estatu atzerakoien politika kontserbadore, jakobino zein espainolistak izan ditu bidelagun. Uztardura horretatik, EU2020 eta Bolonia unibertsitate planak ez ezik, Hego Euskal Herrian LOMCE bezalako hezkuntza erreformak ernaldu dira.

Euskal Herriak proiektu emantzipatzaile baten mesedetan bere neurrira egokitutako hezkuntza eredu propio bat eraiki ahal izatea mugatzea izan dute xede erreformek. Espainiar eta frantziar sentimendu nazionalaren irakastearen eta hezkuntza merkantilizatzearen mesedetan, noski.

LOMCE lege madarikatua hezkuntza ibilbidearen egokitzerako aitzindaria da. Ikasleen arteko lehiakortasuna bultzatzen du, baita ikastetxeen artekoa ere. Ikasleok oso ondo ezagutzen ditugun errebalidak (mailaz aurrera egiteko ezartzen zaizkigun azterketak) inposatzen dizkigute, geroz eta lehenagoformakuntza ibilbide espezializatuagora bideratzeko asmoz. Karga ideologiko sakoneko erreforma baten aurrean aurkitzen gara, espainolizazio, merkantilizazio eta matxismoa bultzatzen dutelarik.

Lanbide Heziketen bereziki hezkuntza dualaren aldeko apustua ildo honetatik ulertzen dugu. Merkatuaren beharrei egokituz, lan indar espezializatua ekoizteko bitarteko bat bilakatu da. Azken urteetako lan erreformei esker gazteei bideratutako kontratazio erabat prekarioekin bat egiten duena bide batez.

Aldi berean gainera, Bolonia eta EU2020 planen inposizioak, unibertsitateetako ateak itxi eta elitizazio prozesu bat ekarri du, merkatu askearen beharrizanetara moldatzeko. Tasen igoerak, klase presentzial eta derrigorrezkoak (lan batekin bateraezina dena), graduen balioen galera eta“masteritisa” ... adibide batzuk baino ez dira.

Elite ekonomiko eta politikoek hautua egina dute, bistan da. Espainiar Estatu eta oligarkiak dagoeneko diseinatua du haien neurrira egindako hezkuntza eredua. Baina alternatibarik ez dagoela sinestetik urrun, zapalkuntza guzti hauen aurrean, ikasleok argi daukagu gure koordenadak nondik igarotzen diren.

Urte askotan zehar erakutsi dugun bezala, antolatzeko eta borrokak pizteko ikaragarrizko gaitasuna du ikasleriak. Inposizioen aurrean arkatzak zorroztu eta, hezkuntza komunitatearekin bat eginez, Euskal Herriak hezkuntza sistema propio eta askatzaile baten alde piztutako Ikasleok Zorrotz dinamikak freskotasuna eman dio ikasturte honi. Baina oraindik askodago egiteko.

Merkatuen logika ankerraren gainetik, hezkuntza herritik eta herriarentzat izan dadin borrokatzen dugunok burujabetza hezkuntzatik eraiki behar dugu. Hezkuntza sozialismoaren eta feminismoaren eraikuntzan euskarri izan behar du, eta hau ezinezkoa izango Euskal Herriak bere hezkuntza eredua adostu ezin duen bitartean. Independentzia da ikasleriari egitasmo emantzipatzaile bat egikaritzeko ateak irekiko dizkion giltza.

Ikasleok Euskal Herrian bizi eta ikasi nahi dugu, herritik sortu eta herriarentzako izango den hezkuntza propioarekin. Euskalduna, hezkidetzailea, parte hartzailea, kolektiboa, kritikoa, feminista eta ez baztertzailea den hezkuntza sistema eraikitzeko. Horrelako Euskal Herria nahi eta egingo dugulako, gazteon oraina borrokan da!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK9N

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal