lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/07/2026

Gaztetxe berria lortu dute Bakaikun

La Haine - Euskal Herria
Herriko Gazte Asanbladak azaldu duenez, azken hilabetetan zehar gaztetxe bat bilatzeko asmoz bilera uguari izan dituzte Udaletxearekin, baino ezezko ugarien ondoren okupazioaren bidea hartu dute.

Gaztetxe berri batek ireki ditu ateak Euskal Herrian, Bakaikun (Nafarroa) oraingoan. Azken urteetan, ekimen ugari antolatu ditu herrian Bakaikuako Gazte Asanbladak: Pintxo-poteak, hitzaldiak eta kontzertuak. Hala ere, behin baino gehiagotan salatu dute ez zutela antolatzeko espaziorik. Hori dela-eta, azken hilabetetan zehar gaztetxe bat bilatzeko asmoz bilera uguari egin dituzte Bakaikuako Udaletxearekin (EH Bildu), baina ezezko ugariak jaso dituzte. 

Udalarekin akordio batera iritsi ez arren, ez dute amore eman eta atzo urrats garrantzitsua eman zuten: Udalaren "Hiru Haitz" bajera okupatu eta gaztetxea eraikitzen hasi ziren. Bide horretan, Bakaikuk eta herri guztiek gaztetxe bat behar dutela aldarrikatzeko 19.00tan elkarretaratzea egin zuten Bakaikuko irteeran.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal