lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 19/06/2024

Genero indarkeriagatik jarritako salaketak %44 igo dira Nafarroan eta %9 EAEn 2024ko hasieran

Agentziak/La Haine
Nafarroan 1.033 salaketa jarri dira (iaz, 717) eta EAEn, berriz, 717 (iaz, 651).

2024ko lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino salaketa gehiago jarri dira genero indarkeriagatik Hego Euskal Herrian, Etxeko eta Genero Indarkeriaren aurkako Behatokiak zabaldutako datuen arabera. Nafarroan 1.033 salaketa jarri dira (iaz, 717), % 44,1 gehiago, eta EAEn, berriz, 717, % 9,2, gehiago. Hain zuzen ere, Nafarroa da 10.000 emakumeko genero indarkeria tasa altuena duen erkidegoa da estatu mailan.

Halaber, lehen hiruhilekoan, Nafarroako emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegiek 150 babes neurri eskatu dituzte, aurreko urteko epe berean baino % 63 gehiago, eta horietatik 127 onartu dira. EAEn, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiek 244 babes agindu abiarazi dituzte aurtengo lehen hiruhilekoan, 2023ko aldi berean baino % 3,6 gutxiago, eta 153 onartu dira.

Bestalde, urtarriletik martxora 96 pertsona epaitu dituzte Nafarroako emakumeen aurkako indarkeriaren epaitegiek (97 epaitu zituzten iaz epe berean), eta horietatik 94 zigortu dituzte. EAEn, ostera, 361 pertsona epaitu dituzte, 2023an baino % 10,4 gehiago, eta horietatik % 96,4 zigortu (–% 0,9).

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal