lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/11/2024

Georges Ibrahim Abdallah preso politiko palestinarra aske uzteko agindu du Frantziako epaitegi batek

La Haine - Euskal Herria
40 urte preso eman ostean, abenduaren 6an askatu beharko lukete. Hala ere, Frantziako Terrorismoaren Aurkako Fiskaltzak helegite bat jarriko du Abdallah aske geratu dadila eragozteko.

Berrogei urteren ondoren, aske geratu daiteke Georges Ibrahim Abdallah preso politiko palestinarra. Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegiak atzo agindu zuen hura baldintzapean aske uzteko, abenduaren 6tik aurrera. Hori bai, baldintza gisa jarri diote Frantziatik joatea, eta inoiz berriro ez itzultzea.

Abdallah bizitza osoan Palestinako askapenaren alde militatu du, lehenik Palestina Askatzeko Herri Frontean (FPLP) eta ondoren Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailean(FARL). 1984an Lyonen atxilotu zuten. Hasiera batean lau urteko kartzela zigorra ezarri zioten, “gaizkile taldeko kide izatea” eta “armak eta lehergailuak edukitzea” leporaturik. Hiru urte beranduago, CIAko eta Mossadeko bi agenteren exekuzioan parte hartzea egotzita hil arteko kartzela zigorra ezarri zioten 1987an. 1999. urtetik, ordea, eskubidea izan du aske utzi dezatela eskatzeko baina orain arte eskubide hori ukatu diote. Haren babesleek salatu egiten dute prozesu politikoa, eta Estatu Batuek eta Israelek presio egiten diotela aske utz ez dezaten.

Urtero, sustengu mobilizazioak antolatzen dira bere alde. Azkena, urriaren 26koa izan zen, mila pertsona inguruk Lannemezako espetxera martxa egin zutenean.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal