lahaine.org

compartir

                    

Dirección corta: https://lahaine.org/gB2w

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

29/06/2022 :: Nacionales E.Herria

[Gernika] NATO eta EBtik kanpo, Gora Euskal Herria askatuta!

x NATOren kontragailurra (Gernika)

[Euskara]

Gernikan, 2022ko ekainaren 29an

Egun on guztioi:

Azken hilabeteetan, bai bertoko zein nazioarteko hainbat politikari eta agintarik Gernika ikur gisa hartuz gauzatu zuten erabilera gaiztoari buruz egin dugun hausnarketa txikia helarazi nahi diegu komunikabideei eta hemen dauden pertsonei. Dakigun guztiak ez direla inoiz iritsiko gure hitzak entzutera, edo balio eskasa emango diotela Gernikako herritar talde xume batek gaur hemen esan behar dugunari. Baina pentsatzen duguna publikoki adierazi behar dugula uste dugu, gertaeren norabide kezkagarriak botereari eta haren lekaioei egindako edozein kritika gaitzetsi baino lehen. Zentsuraz hitz egitean, ezin ahaztu Pablo Gonzalez, duela 120 egun baino gehiagotik Poloniako kartzeletan bahitua dirauena.

Gernika, duela hamarkada batzuetatik, Bakearen ikurra da. Bakea letra larriz. Justizian eta errespetuan oinarritutako bakea. 1937ko apirilean Francisco Franco jeneralaren estatu-kolpearen alde zeuden hegazkin nazi alemaniarrek bonbardatu gintuzten. II. Mundu Gerrari begira entseatzen ari ziren aire-operazioen aurrerapen bat zen. Gernika aukeratu zuten euskal askatasunen ikur izateagatik. Heriotza eta suntsipen mezua zabaldu nahi izan zuten garai hartan faxismoak gure lurretan aurrera egiteari eusten zion langile eta herri erresistentziaren aurka, euskal burgesiako sektoreekin eta baita Elizarekin ere aliantza taktikoan. Espainiar Estatuko beste leku batzuetan ikustea zaila zen egoera hauxe. Faxistek ez bezala, Errepublikako gobernu legitimoak ez zuen Europako edo munduko beste gobernuren laguntzarik jaso. Mexikok eta, batez ere, Sobietar Batasunak bakarrik babestu zuten modu eraginkorrean faxismoaren aurkako borroka.

85 urte geroago, Volodomir Zelensky ukrainar presidenteak Gernikaren sinbolismoa erabili nahi izan du Errusiaren aurkako gerrarako. Apirilaren 5ean, bideokonferentziaz hitz egin zuen espainiar parlamentuan, eta ia aho batez txalotu zuten politikari profesional guztiek, lehen mailako ustezko erreferente demokratiko gisa lausengatzeko prest. Era berean, 2014ko estatu-kolpe hiiltzailetik jaiotako Ukrainako enbaxadako ordezkari bat bonbardaketaren biktimen omenezko ekitaldira etorri zen hona, Gernikara, apirilaren 26an. Lore-eskaintzan parte hartu zuen Iñigo Urkullu euskal burgesiaren lekaioarekin batera, 2022an Espainiako Estatuaren interes inperialisten aurrean erabat makurtua. Erabat hipokrita, ezkutatu eta ezkutatu egin zuten politikari horiek guztiek Zelensky jaunaren benetako aurpegia. AEBen eta Europar Batasunaren interesetara makurtutako pelele histrionikoa, NATOren basailu leiala bere Herriaren interesen kaltetan, eta bere historia eta kultura propioari uko egiten diona.

Zelensky presidentea, bere nagusitasuna mundu osoan inposatzen jarraitu nahi duen Mendebaldeko inperialismoaren Troiako zaldia da egun, indarkeria eta hertsapenaren bidez Errusia mehatxatu nahi duena. Zelenski presidenteak Donbass eskualdeko gerra bat babestu du, 2022ko otsailaren 24aren aurreko 8 urteetan 16.000 zibilen heriotza eragin zuena. Zelensky presidenteak soldadu eta mertzenari naziak Ukrainako Armadan integratzea ahalbidetu du, benetako heroi nazional gisa tratatuz eta nazioarteko komunitateari behin errusiar tropengatik harrapatuta hauek askatzeko eskatuz. Zelensky presidenteak oposizio politiko ia osoa legez kanpo utzi du hilabete hauetan, “errusiazaletzat” jotzen dituen 10 alderdi baino gehiago. Zelensky presidenteak kontakizun arrazista eta supremazista batean oinarritzen den nazionalismo ukrainar baztertzailea inposatzen du. Zelensky presidenteak errusiera jazarri eta debekatu du Donbass edo Odessa bezalako eskualdeetan, non biztanle gehienen ama hizkuntza den.

Azken hiri horretan, neonazi ukrainarrek sindikatuen egoitzari su eman zioten 2014ko maiatzaren 8an, eta ehundik gora pertsona hil ziren. Zelensky presidentearen gobernuak ez du inoiz ikertu krimen izugarri hau. Mendebaldearen babesarekin, Zelensky presidenteak uko egin dio sistematikoki Minskeko akordioak betetzeari, Kievengatik 2015ean sinatutakoak eta bake eta egonkortasun iraunkor baterako oinarria izan zitezkeenak. Eta okerrena, Zelensky presidenteak gaur egun arma gehiago, odol gehiago eta gerra gehiago eskatzen darrai, hala agintzen baitiote Joe Bidenek, Josep Borrellek, Boris Johnsonek, Ursula von der Leyenek eta buruzagi globalisten kamareta horrek guztiak, Zelensky presidentearekin batera, egun batean historiaren zabortegira jaurtiak izango direnak, aurretik heriotza eta suntsipenerako erreka bat lagatuz hori bai.

Beraz, hemen bildu garenok uste dugu bidegabekeria handia dela Gernikako herria bakearen eta askatasunen sinbolo gisa erabiltzea NATOren, EBren eta Volodomir Zelensky faxistaren gerra kausa babesteko. Ezin dugu onartu hedatzen ari den errebisionismoak bistatik galtzearaztea gure borroka historikoen izaera antifaxista. Herri honetan borroka antifaxista izan dugu hamarkadetan, eta gaur hemen berresten dugu.

Era berean, Hego Euskal Herriko udalerri bakoitzean NATOn sartzeko 1986ko erreferendumean eman zen EZETZA borobila gogorarazi nahi dugu. Gernikan, zehazki, 6.000 pertsonak baino gehiagok adierazi zuten erakunde kriminal honen aurka zeudela, eta 2.000 lagunek, berriz, babesa adierazi zuten. Dakigunez, PSOEko iruzurgileek planifikatu zuten kanpaina hura hiltzaileen klubean sartzeko, Podemosekin batera gaur Madrilen bildutako genozidei alfonbra gorria jartzen dien PSOE berdinak. Alfonbra zikindua, NATOren politika inperialistaren eta Europar Batasuna bihurtu den sukurtsal horren milaka biktimaren odolarekin. 350.000 biktima zibil XXI. mendean bakarrik errugabeen odola gerrara kondenatutako herrialdeetan, hala nola Libian, Afganistanen, Yemenen, Palestinan, Iraken, Sirian edo Jugoslavian. Haatik, era berean, kapitalismoak berak sortzen duen pobreziatik eta suntsipenetik soilik ihes egiten duten pertsonen odolez zikindua, joan den asteburuan Melilla kolonial espainiarraren hesian gertatu den bezala. Ezin digute moralari buruzko lezio lotsagaberik eman, Pedro Sánchezek bezala, polizia marokoarra zorionduz horrelako sarraskiagatik. Ezin dugu onartu iruzurgile hauen hipokrisia zigorrik gabe geratzea. Noiz arte jasan daiteke horrelako itxuragabekeria? Gogoan izan nahi dugu, halaber, eta bereziki, saharar herria, ahanzturara eta etsipenera kondenatua, izeneko NATOren eta Europar Batasunaren aliatu estrategiko den Marokoko Erresuma asetzeko. Haien borroka ere gurea da.

Aste batzuetatik hona, Bizkaiko hainbat kolektibo kanpaina bateratu batean parte hartzen ari gara NATOren eta Europar Batasunaren interesen aldeko diskurtso hegemonikoari aurre egiteko. Baliabide gutxirekin baina borondate handiarekin, gure herri eta auzoetan borroka anti-inperialista suspertzen saiatu gara. Uste dugu borroka-bola kontsekuentea biraka hasteko unea dela, gerra eta miseria ziklo izugarri batera bultzatzen gaituen inertzia belizista hausteko.

Arreta desbideratu nahi duen gerra-propaganda gorabehera, guk badakigu esplotatzen gaituztenak eta hondamendira eramaten gaituztenak ez direla Moskun bizi, ezta Beijingen ere; aitzitik, Washingtonen, Bruselan, Parisen edo Madrilen bilatu beharko ditugu. Eta baita Negurin edo Bilbainan ere. Euskal eta europar handiki eta oligarkek gure sufrimenduarekin negozioa egiten dute, haien aberastasuna gure miseria da.

Hiltzaileen elkarteak III. Mundu Gerrarako estrategia planifikatzeko goi-bilerari hasiera eman berri dion une honetan, Gernikatik mezu bat helarazi nahi diogu munduari. Bonbardaketak izan eta 85 urtera, eta porrot historikoak gorabehera, faxismoaren eta inperialismoaren aurkako borrokan konprometituta jarraitzen dugu. Badakigu nor diren gure etsaiak eta nortzuk izan daitezkeen gure aliatuak. Errespetuan eta apaltasunean oinarrituta lan egingo dugu, borroka berriak bultzatzeko zubiak eraikitzen jarraitzeko. Gure bihotza munduko edozein lekutan bidegabekeriaren aurrean matxinatzen diren borrokalariekin dago, eta gaur bereziki Madrilen Inperio dekadentearen aurkako erresistentzia antifaxistaren bandera altxatzeagatik kriminalizatu, seinalatu eta jazarritako pertsona guztiekin.

Gertatzen ari den guztiaren aurrean gure jarrera argi uzteko, mobilizazio bat hasiko dugu hementxe bertan, eta biharko 19:30ak arte iraungo du, orduan manifestazio bat egingo baitugu. Bizkaiko hainbat kolektibotako kideak pasatuko dira hemendik bi egun hauetan, baina siglen gainetik Gernikako, Busturialdeko edo Euskal Herriko beste edozein tokitako herritar guztiei parte hartzeko deia egiten diegu.

NATO eta EBtik kanpo, Gora Euskal Herria askatuta!

Gora munduko langileria!

[Castellano]

 En Gernika, a 29 de junio de 2022

Egun on guztioi:

Queremos trasladar a los medios de comunicación y personas aquí presentes nuestra pequeña reflexión sobre el uso perverso que de Gernika como símbolo han hecho diversos políticos y mandatarios autóctonos e internacionales en los últimos meses. Sabemos que probablemente la mayoría de ellos jamás lleguen a escuchar nuestras palabras, o concedan escaso valor a lo que un humilde grupo de vecinos y vecinas de Gernika tenemos que decir hoy aquí. Pero creemos que es importante expresar lo que pensamos antes de que el preocupante curso de los acontecimientos termine por censurar cualquier crítica al poder y a sus esbirros. Al hablar de censura, no podemos dejar de acordarnos de Pablo González, secuestrado en cárceles polacas desde hace más de 120 días.

Gernika es desde hace décadas un símbolo de la Paz. De la Paz con mayúsculas. De una Paz basada en la justicia y en el respeto. En abril de 1937 fuimos bombardeados por aviones nazis alemanes que apoyaban el golpe de Estado del general Francisco Franco. Era un anticipo de las operaciones aéreas que se estaban ensayando de cara a la II Guerra Mundial. Eligieron Gernika por ser un símbolo de las libertades vascas. Quisieron lanzar un mensaje de muerte y destrucción contra la resistencia obrera y popular que resistía por aquel entonces el avance del fascismo en nuestras tierras, en alianza táctica con sectores de la burguesía vasca e incluso de la Iglesia. Esta ere una circunstancia difícil de observar en otros puntos del Estado Español. Al contrario que los fascistas, el gobierno legítimo de la República no recibió apoyo de ningún otro gobierno europeo ni mundial. Tan solo México y, sobre todo, la Unión Soviética, apoyaron de forma efectiva la lucha contra el franquismo.

85 años después, el presidente ucraniano Volodomir Zelensky ha pretendido utilizar el simbolismo de Gernika para su causa bélica contra Rusia. El 5 de abril intervino por videoconferencia en el parlamento español, recibiendo el aplauso prácticamente unánime de toda la bancada de políticos profesionales, dispuestos a adularle como un supuesto referente democrático de primer nivel. Del mismo modo, un representante de la embajada ucraniana nacida del Golpe de Estado asesino de 2014 asistió al acto en memoria de las víctimas del bombardeo el 26 de abril. Participó en la ofrenda floral junto a ese lacayo de la burguesía vasca llamado Iñigo Urkullu, completamente plegado en 2022 a los intereses imperialistas del Estado español. De forma totalmente hipócrita, ocultaron y ocultan todos estos políticos la verdadera faz del señor Zelensky. Un pelele histriónico completamente plegado a los intereses de los EEUU y de la Unión Europea, fiel vasallo de la OTAN en detrimento de los intereses de su propio Pueblo, y renegado de su historia y cultura propias.

El presidente Zelensky es hoy el caballo de Troya del imperialismo occidental que busca seguir imponiendo su dominio en todo el mundo recurriendo a la violencia y a la coacción contra Rusia. El presidente Zelensky ha apoyado una guerra en la región del Donbass que, en los 8 años anteriores al 24 de febrero de 2022, había provocado la muerte de 16.000 civiles. El presidente Zelensky ha permitido la integración de soldados y mercenarios nazis en el Ejército ucraniano, tratándolos como auténticos héroes nacionales y presionando a la comunidad internacional para que exija su liberación una vez capturados por el Ejército ruso. El presidente Zelensky ha ilegalizado en estos meses a prácticamente toda la oposición política, más de 10 partidos a los que califica de “prorrusos”. El presidente Zelensky impone un nacionalismo ucraniano excluyente, que se apoya en un relato racista y supremacista. El presidente Zelensky ha perseguido y prohibido el idioma ruso en regiones como el Donbass o en Odessa, donde es la lengua materna de la mayoría de la población.

En esta última ciudad, neonazis ucranianos dieron fuego a la sede de los sindicatos el 8 de mayo de 2014, provocando la muerte de más de cien personas. El gobierno del presidente Zelensky jamás ha investigado este crimen horrible. Con el apoyo de occidente, el presidente Zelensky se ha negado sistemáticamente a cumplir los acuerdos de Minsk, firmados por Kiev en 2015 y que podían haber sido la base para una paz y estabilidad duraderas. Y lo peor de todo, el presidente Zelensky sigue pidiendo hoy más armas, más sangre y más guerra, porque así se lo ordenan Joe Biden, Josep Borrell, Boris Johnson, Ursula von der Leyen y toda esa camareta de líderes globalistas que, junto con el presidente Zelensky serán arrojados un día al vertedero de la historia, no sin antes haber dejado a su paso un reguero de muerte y destrucción.

Por lo tanto, las personas aquí reunidas consideramos un auténtico agravio el uso que se ha querido hacer del pueblo de Gernika como símbolo de la paz y las libertades para apoyar la causa bélica de la OTAN, de la UE y del fascista Volodomir Zelensky. No podemos permitir que el revisionismo en expansión nos haga perder de vista el carácter antifascista de nuestras luchas históricas. Una lucha antifascista que en este Pueblo hemos mantenido durante décadas, y en la que nos reafirmamos hoy aquí.

Queremos recordar, asimismo, el NO rotundo en cada municipio de Hego Euskal Herria a la entrada en la OTAN expresado en el referéndum de 1986. En Gernika concretamente, más de 6.000 personas expresaron su rechazo a esta organización criminal, frente a 2.000 que mostraron su apoyo. Como sabemos, fueron los impostores del PSOE los que planificaron aquella campaña para integrarnos en el club de los asesinos, del mismo modo que junto a Podemos ponen hoy la alfombra roja a los genocidas reunidos en Madrid. Una alfombra manchada con la sangre de miles de personas víctimas de la política imperialista de la OTAN y de esa sucursal en la que se ha convertido la Unión Europea. 350.000 víctimas civiles solo en el siglo XXI, sangre de inocentes en países condenados a la guerra como Libia, Afganistán, Yemen, Palestina, Irak, Siria o Yugoslavia. Pero manchada también con la sangre de personas que simplemente huyen de la pobreza y de la destrucción que el propio capitalismo genera, como ha sucedido este fin de semana junto a la valla de la Melilla colonial española. No nos pueden dar lecciones de moral sinvergüenzas como Pedro Sánchez, felicitando a la policía marroquí por semejante carnicería. No podemos permitir que la hipocresía de estos farsantes siga quedando impune. ¿Hasta cuándo se puede aguantar semejante desfachatez? Queremos recordar también, y muy especialmente, al pueblo saharaui, condenado al olvido y a la desesperación para satisfacer a ese aliado estratégico de la OTAN y de la Unión Europea llamado Reino de Marruecos. Su lucha también es la nuestra.

Desde hacia varias semanas, diversos colectivos de Bizkaia estamos participando en una campaña conjunta para contrarrestar el discurso hegemónico a favor de los intereses de la OTAN y de la Unión Europea. Con escasos medios y mucha voluntad, hemos tratado de reactivar la lucha anti-imperialista en nuestros pueblos y barrios. Creemos que es el momento de que la bola de lucha consecuente eche a rodar, para romper así con la inercia belicista que nos empujan a un ciclo terrible de guerra y de miseria. A pesar de la propaganda de guerra que pretende desviar la atención, nosotros y nosotras sabemos que los que nos explotan y nos llevan al desastre no residen en Moscú, ni en Beijing; más bien tendremos que buscarlos en Washington, Bruselas, París o en Madrid. Y también en Neguri o en la Bilbaína. Magnates y oligarcas vascos y europeos hacen negocio con nuestro sufrimiento, su riqueza es nuestra miseria.

En este preciso instante en el que el club de asesinos acaba de dar inicio en Madrid a la Cumbre en la que planificarán su estrategia para la III Guerra Mundial, desde Gernika queremos lanzar un mensaje al mundo. 85 años después de haber sido bombardeados, y pese a todas las derrotas históricas, seguimos comprometidos en la lucha contra el fascismo y el imperialismo. Sabemos quiénes son nuestros enemigos y quiénes pueden y deben ser nuestros aliados. Trabajaremos desde el respeto y la humildad para seguir tendiendo puentes que faciliten el impulso a nuevas luchas. Nuestro corazón está con los luchadores y luchadoras que se rebelan ante la injusticia en cualquier parte del mundo, y hoy muy especialmente con todas aquellas personas criminalizadas, señaladas y perseguidas en Madrid por alzar la bandera de la resistencia antifascista contra el Imperio decadente.

Para dejar clara nuestra postura ante todo lo que está pasando, vamos a iniciar a continuación una movilización aquí mismo, que se prolongará hasta las 19:30 horas de mañana, cuando realizaremos una manifestación. Pasarán por aquí durante estos dos días miembros de diferentes colectivos de Bizkaia, pero por encima de las siglas hacemos un llamamiento a participar a todos los vecinos y vecinas de Gernika, de Busturialdea o de cualquier otro punto de Euskal Herria.

NATO eta EBtik kanpo, Gora Euskal Herria askatuta!

Gora munduko langileria!

compartir

                    

Dirección corta: https://lahaine.org/gB2w

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal