lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/05/2024

Getxoko eskola bateko irakasle bat sexu abusuak egin dizkio lau urteko lau neskei

Irati Urdalleta Lete
Neskaren familiek jarri dute salaketa, medikuek sexu erasoen zantzuak dituztela baieztatu ondoren.

Ertzaintza Getxoko (Bizkaia) Europa ikastetxeko ingeleseko irakasle bat ikertzen ari da, zenbait ikasleri sexu abusuak egin ote dizkien jakiteko. Hain zuzen, 4 urteko lau ikasleren —laurak neskak— familiek salaketa jarri diote, haien umeei sexu abusuak egitea egotzita. Vocento taldeak eman du albistea.

Komunikabidearen arabera, joan den astelehenean hasi zen guztia. Salaketa jarri duten ametako bat alabarekin Gurutzetako ospitalera joan zen, alabak mina zuelako gorputzeko atal intimoetan. Baieztatu zioten sexu erasoen zantzuak zituela. Umeak egunak zeramatzan eskolara joan nahi ez zuela, eta, gainera, bi egunetan barruko arroparik gabe itzuli zen etxera ikastetxetik. Amak eskolari jakinarazi zion, eta Ertzaintzan salaketa bat jarri zuen. Haren atzetik beste hiru salaketa etorri dira.

Ingeleseko irakaslea 30 urte inguruko gizonezko bat da. Hiru ikasturtetan aritu da Europa ikastetxean lanean. Lehenengo bietan kasu jakin batzuetan bakarrik lan egiten zuen, murgiltze programetan aritzen baitzen, baina urritik modu erregularrean aritu da lanean. Orain, baztertu egin dute eskolatik. Europa ikastetxea laikoa eta itunpekoa da.

Lau familiak salaketa jarri diote Getxoko eskola bateko irakasle bati, sexu abusuak egitea egotzita (berria.eus)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal