lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/02/2024

Gizon batzuek eraso homofobo bat egin zuten pasaden larunbatean Soraluzen

La Haine - Euskal Herria
Zortzi gizonezkoek bi emakume iraindu eta intimidatu zituzten.

Soraluzeko Señora Bertso Eguneko antolakuntza taldetik eraso homofobo bat eman zela larunbateko gauean jakinarazi dute. Erasotutako emakumeak azaldu dutenez "Larunbatean Soraluzen Señora Bertso Egunetik etxera gindoazela deskantsatzeko gogoz, kotxera bidean mutil gazte kuadrilla bat gurutzatu genuen, zortzi bat izango ziren. Hizketan gindoazen biok, lasalean, agian eskutik emanda. Beraiekin gurutzatu ginen momentuan "corte de maricon"entzun genuen. "Eso es pluma!", "pluma!" horrelako zerbait esaten zuten, mespretxuzko tonuarekin. Segituan konturatu ginen gutaz ari zirela, noski. Guk aurrera jarraitu genuen eta beraiek ere euren bidean jarraitu zuten, baina buelta eman eta "Bolleras!", "corte de maricon!", "polla" ez dakit zer, "polla erecta" ez dakit zer... horrelakoak oihukatu zizkiguten. Badaezpada gu bizkarrez geundela, gu bi eta beraiek taldean, matxito ausartak. Urrutiratzen ari ginen beraiengandik. "Heteros de mierda" oihukatu genien behin bueltan. Herriko zonalde horretan kalean ez zebilen inor. "Bolleras!" oihukatu ziguten askotan eta "psss" guri "deitzeko" soinuak egin zituzten. Amorrua sentitu genuen, gaztetxera bueltatu eta artean gizontxo kakati horiei ostia bat emateko gogoa. Beldurra ere bai, egia esan, ez zen batere momentu atsegina izan. Kontrastea ere handia izan zen, ordura arte izandako espazio segurutik atera eta beste errealitate batekin topo egin baikenuen...".

Gertakari hauen aurrean sexu-genero disidenteontzat espazio seguruak sortzen, geure artean zaintzen eta kaleak okupatzeko deia luzatu dute Señora Bertso Eguneko antolatzaileak.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal