Gora Aberri Eguna Sozialista
Artikulu honen izen-buruari jarraituz, Euskal Herriko 60 eta 70 hamarkadetako lagunek egiten zuten irakurketa politikoarekin ados gaude, gure herria eta gure klase proletalgoa askatu ez baitugu. Hau da, zapalkuntza nazionala eta klase esplotazioa txanpon bereko aldeak direla aldarrikapenarekin ados gaude. Ezin dira biak bereizturik ulertu, gure aburuz.
Ez dugu sistema kapitalista eta neoliberalekin zer ikusi nahi. Askapen prozesua integrala izan behar da ala ez dela izango esate horrekin ados gaude erabat.
Beraz, bi bideak elkarturik egin behar dira. Ezin dugu ulertu Euskal Herriaren askapena zerbait abstraktua izango balitz bezala. Euskal Herriak klase antagonikoak barne biltzen ditu. Zentzu honetan, geroko Euskal Herriaren Estatu Sozialista bultzatu eta bermatu ahal duen subjektu nagusia euskal proletalgo iraultzailea dela pentsatzen dugu.
Hori loturik, eta egun seinalatuetan arituz, maiatzaren lehena dagokigu ere. Berdin Gudarien Eguna. Horiek Euskal Estatu Sozialista lortu ahal izateko dohainik bideko bidaia ez dela izango gogoratzen digute.
Edozein kasutan, baldin eta horien aldeko eguneroko dinamiketan parte hartzen ez badugu, militatzen ez badugu, ez dugu nazio zein askapen sozialik lortuko. Beti ere helburu horiek txapela gisa hartuta, Jo ta ke!
Amnistia Osoa, Independentzia eta Sozialismoaren alde.
Gora Aberri Eguna.
Amnistiaren Aldeko eta Errrepresioaren Aurkako Mugimendua