lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 20/12/2023

Gorka Loran eta Garikoitz Arruarte euskal preso politikoak aske geratu dira zigor osoa bete ostean

La Haine - Euskal Herria
Preso hernaniarrak aske geratu dira ezarri zitzaien 20 urteko espetxe zigorra bete eta gero.

2003 urtean atxilotu zituzten bi hernaniarrak eta Espainako Auzitegi Nazionalak 2.775 urteko zigorra ezarri zion bakoitzari, Irun eta Madril arteko Intercityn karga leherkor bat jartzea leporatuta, ez zuena lehertu egin. 2022ko apirilean bati eta urrian besteari 3. gradua ezarri zieten. Fiskalak, bien kasuan, helegitea jarri zuen,beste gauzen artean ez zirela damutu ezta barkamena eskatu argudiatuz, baina Zaintza Epaitegi Zentralak atzera bota zituen helegiteak eta 3.gradua mantendu zien. 2023Ko otsailean eta martxoan, hurrenez hurren, kontrol telematikoa jarri zieten. Zaintza Epaitegi Zentralak 2023ko martxoan eta ekainean emandako auto bidez, baldintzapeko askatasunean geratu ziren. Orain aske geratu dira zigor osoa beteta

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal