lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/05/2026

Gradu erregresioa jasan du Jon Olarra euskal preso politikoak

La Haine - Euskal Herria
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak jarritako helegite baten ondorioz, hirugarren gradutik aterako dute presoa. 2002an atxilotu zuten Frantzian, eta bai han bai Espainiako Estatuan izan dute gatibu.

Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hirugarren graduan sartu zuen Jon Olarra euskal preso politikoa, baina erabaki horren aurkako helegite bat aurkeztu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Fiskaltzak. Fiskaltzak adierazi du euskal presoaren eboluzioa “positiboa” bada ere hori ez dela nahikoa argudio etxeratze prozesuan aurrera egiteko denbora behar dela erregimen berri horren "eraginkortasuna" egiaztatzeko. Epaitegi Zentralak helegite hori onartzean, hirugarren gradutik atera eta gradu erregresioa ezarriko diote Olarrari, orain arteko erregimenean kartzelaratuz.

Jon Olarra 2002an atxilotu zuten Frantziako Estatuan: ordutik dago preso. 2006an Espainiara eraman zuten, eta, 2011n, Espainiako Auzitegi Nazionalak mila urteko kartzela zigorra ezarri zion. Hala ere, preso orok gehienez 30 urte egin ditzake espetxean, beraz, Olarrak 2032an beteko luke 30 urteko kondena osoa.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal