lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 01/07/2024

Greba mugagabea egiten ari dira Cementos Rezolako eta Microliquid enpresetako langileak

Hamaika
Cementos Rezolako zuzendaritzak 56 langile kaleratzeko asmoa duela jakinarazi zuen, eta Microliquid enpresak hogei bat langile kaleratuko ditu, krisi-egoera batean kostuak aurrezteko argudioarekin.

Ostiralean abiatutako Cementos Rezolako Añorgako lantegiko langileen greba mugagabeak aurrera darrai, zuzendaritzak 56 langile kaleratzeko dituen asmoen aurrean. Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) justifikatzeko deskarbonizazio prozesu bat egin nahi duela dio enpresak, baina langileek argi dute deskarbonizazio eta trantsizio prozesu bati baietz esaten diotela, baina langileekin adostutakoa baldin bada eta kaleratzerik gabe. Bestalde, Arrasateko Microliquid enpresan ere lanuztea abiatu dute, goizetik ekin diete mobilizazioei langileek. Ekainaren 19an, Microliquid-eko zuzendaritzak Enpresa Batzordeari jakinarazi zion Enplegu Erregulazio Espediente bat (kaleratze kolektiboa) aplikatzeko asmoa zuela, eta hogei bat langileri eragingo diela, krisi-egoera batean kostuak aurrezteko argudioarekin.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal