lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/06/2021

Grebalari bat atxilotu du Ertzaintzak epaitegi aurrean egindako protestan

Aitor Aspuru Saez
Atxilotu bat egon da protestan Amurrion

Gaur deklaratu behar zuten martxoaren 25eko piketean salatutako akusatuek eta epaitegiaren aurrean elkartasun protesta egin dute grebalariek. Ertzaintza bi aldiz oldartu da eta langile bat atxilotu du eta anbulatoriora eraman behar izan dute.

Tubacex enpresako langilea atxilotu du Ertzaintzak Amurrioko epaitegiaren aurrean. Gaur zeuden deituak deklaratzera 3 lagun martxoaren 25eko piketean parte hartzeagatik eta grebalariek elkartasun elkarretaratzea antolatu dute.

Testuinguru horretan, Ertzaintzak adierazi die langileei ezin zirela eraikinaren aurreko espaloian egon eta grebalariek ez dietenez kasu egin -maiatzean egindako protestan ez zen horrelako arazorik egon-, Brigada Mugikorra deitu dute agenteek. Brigada Mugikorra bi aldiz oldartu da protestaren kontra borrak erabilita eta, gainera, langile bat atxilotu du. Epaitegiaren eremuaren barruan izan dute poliziek eraman arte.

 

Hori baino lehen, hirugarrenez oldartu da polizia grebalarien kontra. Atxilotuak kolpeak jaso izan dituenez elkarretaratzean, anbulatorioan artatu behar izan dute eta oraindik poliziak ez du komisaldegira eraman.

 

Bestalde, akusatuak deklaratzen ari dira jadanik.

Aiaraldea Hedabideak gertatutako grabatu du eta laster bideoa plazaratuko du.

https://aiaraldea.eus/amurrio/1623926095401-grebalari-bat-atxilotu-du-ertzaintzak-epaitegi-aurrean-egindako-protestan-langileen-kontra-oldartu-ostean

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal