lahaine.org

compartir

                              

Dirección corta: http://lahaine.org/fL1E

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

12/07/2018 :: Nacionales E.Herria

Greziako brigadaren kronikak

x Askapena
Atenas: pribatizaziren aurrean, autonomia soziala eta autoantolakuntza

Goizaldeko ordu txikitan heldu ginen Atenasera. Harrera bero eta azkar batekin jaso gintuzten KOEko kideek beraien etxean. Hurrengo egunean, deskantsatuta ekin genion brigadari. Hiru geldialdi izango ditugu: Atenas, Thessalonika eta, azkenik, Kreta.

Atenasen 4 milloi biztanle baina gehiago bizi dira, Grezia osoko biztanleriaren erdia ia. Historia luzeko hiria da, guda asko bizi izan ditu eta bizi ditu egun ere. Borroka horietako memoria presente dago gaur egun hirian. Txoko hauek eta proektu ezberdinak ezagutuz josi dugu gure Atenasko egonaldia. Labur azalduko dizkizuegu ondorengo lerroetan proiektu hauetako batzuk.

Mesopotamia eskola soziala

2003an sortu zen eskola hau auzoko bizilagunen lan boluntarioari esker. Eskola unibertsitatera joan ahal izateko ikasleek zuten laguntza beharretik etorri zen. Orduko eta gaur egungo eskoletan, klasean ematen diren ikasgaiak ez dira aski unibertsitateko azterketa gainditzeko. Hala, eskola berez publikoa bada ere, eta beraz, doakoa, unibetsitatean sartu hala izateko klase partikularrak jasotzea ezinbestekoa da. Eskaera horri erantzunez Grezian akademia pribatu ugari daude, zerbitzu hau eskaintzen dutenak. Baina beharra duten familia guztiek ezin dute diruz zerbitzu hori ordaindu. Hori dela eta, beharrari beste modu batera erantzuteko 2003an Mesopotomia eskola soziala sortu zuten, hezkuntzaren pribatizazioari aurre egiteko.

Eskolaren xedeetako bat da beren jardunarekin ikasleen kontzientzietan eragitea, kultura demokratikoagoa, parte hatzaileeagoa eta integratzaileagoa sortzeko.

Eskola sozial honek boluntarioekin eta denbora bankuarekin funtzionatzen du. Mesopotamia eskolako zerbitzuak jasotzen dituzten bizilagunek, modu zuzenean naiz zeharka (ikasleak edo gurasoak adibidez) denbora bankuan egiten dute beraien ekarpena, izan eskolak emanez edo beharden horretan beraien ekarpena eginez (garbiketa, auzolana….). Unibersitatean sartzeko edo bestelako tituluak (ingelesezkoak adibidez) ateratzeko ikasgaiak eskaintzen dituzte: hizkuntza, matematika, fisika, kimika…. ikasleen beharren arabera eraikitzen dela esan genezake. Sei urtetik aurrerako ikasleak aurki ditzakegu bertan, baita 50 urtekoak ere, eta ikasgai batean ikasle dena, agian beste ikasgai batean irakasle bezala ikusiko dugu.

Duela hamabost urte sortu bazen ere, 2011an lehertutako krisiaren ondorioz eskolaren zerbitzuak eskatzen dituzten bizilaginen kopurua biderkatu egin da. Gaur egun 300 ikasle daude eskola sozial honetan, eta ez da Atenasen aurkituko dugun bakarra.

Metropolitan Community Clinic, Helliniko (Klinika soziala)

2011ko abenduan hasi zen lanean zentroa. Garai hartan austeritatearen aurkako mobilizazioak erraldoiak ziren, eta beste aldarrikapenen artean osasun zerbitzua publikoa exigentzia handi bat zen. Izan ere, legez, Gizarte Segurantzarik ez zutenek ezin zuten osasun zerbitzu publikorik jaso. Zehazki, 2011 eta 2016 urteen artean 3 milloi pertsona izan direla kalkulatzen da. Behar honi erantzutzeko modu autonomo eta autoantolatuan, hierarkia gabe, boluntariekin eta lanldetan antolatuta, klinika sozial honek sei urtetan 60.000 kasu (ez pertsona) hartatu ditu.

Hasieratik lau printzipio nagusi izan ditu klinikak: 1) dirurik ez da onartzen, ez da existitzen klinikan, 2) ekarpenak materiala edo denboran behar du izan, 3) mobilizazio eta aktibazio sozialerako tresna ere badira, eta 4) ekarpenak ez dira publiko egiten, denak berdinak gara. 2011az geroztik 65 mediku izan dira bertan, 19 espezialitatekoak. Horiekin batera 22 dentista, 18 farmazeutiko, 8 psikologo, 4 nutrizionista eta 254 boluntario baina gehiago. Lan taldeetan banatuta egiten dute lan, eta erabakiak guztiak batzen dituen asanbladan hartzen dira.

2017ko urtarrilean legea aldatu zen, eta Gizarte Segurantzarik ez zutenek osasun zerbitzu publikoa jasotzeko aukera dute. Hala, klinikako asanbladak beraien zerbitzuak murriztea erabaki zuen, eta gaur egun farmazia zerbitzua, psikologia eta neurologia bakarrik mantentzen dute, tratamendu luzeak eta zailak direlako. Legea aldatu bada ere, ez da aski baliabiderik ez bada, eta arazoak hor jarraitzen du. Alde batetik, medikamentuak eskuratzeko zailtasuna. Izan ere, Gobernuak zati bat finantziatzen badu ere, botikak oso garestiak dira eta jende guztiak ezin ditu eskuratu. Beraz, klinika sozial honetako farmazia ezinbestekoa da, eta ez bertara hurbiltzen diren gaixoentzat bakarrik. Izan ere, azpimarratzekoa da (eta larritzekoa), klinika honek ospitaleen, armadaren eta GKEen eskariak jasotzen dituztela. Hau da, Gobernuak finantziatzen dituen erakundeek herritarren borondate eta lanean oinarritzen den klinikari eskatzen dizkiete botikak gaixoak artatzeko.

Gaur egun, klinika sozial honen antzeko beste bost klinika eta farmazia daude Atenasen. Metropolitan klinika espazio ireki handi batean barruan kokatzen da, aireportu zaharra zena. Hasiera batean, berde gunea, parke bat izango bazan ere, duela urte batzuk enpresa batek erosi eta luxuzko hotelak eta abar eraikitzeko proiektua jarri dute martxam. Ekainaren 30ean klinikak alde egiteko azken eguna zuen, ez ziren mugitu, ordea, ezta egingo ere, baldin eta beste gune bat ematen ez badiere. Presio sozial eta mediatikoa tarteko enpresak leku berri bat agindu die, eta birtartean klinikak Hellinikon jarraituko du, gaur egun dagoen lekuan, hain zuzen.

Pertsona dependienteen terapia zentroa

Atenasko lehen zentro terapeutikoa 1983an urtean sortu zen, baina 2011eko krisiak dena aldatu zuen. Gaur egun dependentzia handiagoa dela azaldu digute, droga gehiago daudela, bai sintetikoak eta merkeagoak. Era berean, arazo fisiko, psikilogiko zein psikiatriko gehiago sortzen direla diote terapia zentroko langileek. Zehazki, azken urteetan cannabisaren kontsumoak (lehenago ez zen ia existitzen) presentzia handia hartu duela antzeman dute, 12 urtez gaindiko gazte jendearen artean. Baita Sise droga ere (krisiaren droga, elkarrekin heldu baitziren); kokaina sintetikoaren antzerakoa da hori. Oso arriskutsua.

Gaur egun, hiru organismo publiko daude dependentzia duten pertsonak laguntzeko. Horietako batek ordezkapenaren metodoa (metadona edo beste zenbait sustantzia erabilita) ematen du aurrera, beste biek, aldiz, ez. Zehazki, elkarte honek kolektibitate terapeutikoaren filosofia erabiltzen du. Azpimarratzekoa da eredu hau ahultzen ari dela, izan ere egungo jendartean indibiduaren edo dependientearen bizkar utzi nahi dute erantzunkizuna, eta aldi berean soluzio azkarrak lehenesten dira, eta hori ezinezkoa da. Beraz, elkarte honek komunitatean lan egiten du, etxeetan, bertan bizi eta beharrak modu kolektiboan autoantolatu eta auto adminitrastuz. Komunitate bakoitzak perfil konkretu bat du: gazteak, helduak, espetxetik ateratako jendea eta ama monoparentalak, besteak beste.

Etorkin eta errefuxiatuekin ere egiten dute lan. 2010. urterarte oso gutxi izen drogatzen ziren etorkinak; izan ere, dependientziak bizualitatea dakar eta sektore hau ikustezinagoa izan nahi zuen. 2009 eta 2015 artean, ordea, dorga kontsumoa handitzen hasi zen, modu paraleloan langabezia tasa hazten den heinean. 2015eko errefuxiatu uholdearekin egoerak eztanda egiten du. Aurrez marginalizatuak bazeuden, errealitate hori biderkatzen da, arrisku askoko sektorea da eta prostituzio infantil eta jubenila, alkoholaren eta pastilen kontsumoa asko hazi dela idenfikatu dute. Errefuxiatuen auzian Alemaniak hartutako azken erabakiak (ehundako errefuxiatu Greziara bidaltzea, bertan identifikatu zituztelako aurrena) egoera okertuko duela aurreikusten dute.

Azken urteetan, krisiak eraginda dependentzia maila handitzeaz bat, arazo berriak agertu dira. Jokoa eta apostuak geroz eta presentzia handiago du, dependentzia duen jendearen artean arazo psikiatriko handiak identifikatzen ari dira, baita dependentzia bat baina gehoago duen jendea ere, hau da, multidependienteak diren norbanakoak. Egoera okertu bada ere, Gobenuaren aldetik ez dira birarteko gehiago jarri, eta egun elkarte hauetan lan egiten duten langileen baldintzak okertu egin dira. Soldata Bruselan edo Hilton hotelean adosten dela azaldu digute, horrela negoziazio kolektiboa bahituz. Horren ondorioz, langile ordezkaritzen eta sindikatuen gaineko konfiantza gutxitu du. Baldintza honetan lan egiteko finantziazio handiagoa eta langile gehiagoren kontratazioa eskatzen dute. Aldi berean, Gobernuaren utzikeriaren atzean, eremu honetan enpresa pribatuak sustatzeko asmoa dagoela azaldu digute.

Elkartasuna, autoantolaketa eta emantzipazioa. Kontsumo kooperatiba

Kontsumo kooperatiba hau Galatsi auzoan dago. 2012 urtean eman zituen lehen pausoak. Helburu nagusia zen elikagaien bitartekariak ekiditea; hau da, ekoizleengatik kontsumitzaileenganako bitartekariak ekiditea, modu horretan kalitatezko produktuak merkeago bizilagunek eskuratu ahal izateko.

2012tik 2015era bitartean, ekoizleak zuzenean auzoko plazan hilean behin egiten zuten merkatura gonbidatzen zituzten. Baina krisia areagotu eta denboran luzatzen hasi zenean, beharrak handitu ziren eta bestelako antolaketa batera jo zuten: kooperatiba.

Denda txiki bat dute auzoan, eta asten bi egunetan irekitzen dute bizilagunek eros dezaten. Zuzeneko erosketaz gain, emailez ere egin dezakete erosketa. Horretarako hilean behin kooperatiban dituzten produktuekin zerrenda bat bidaltzen diete. Hala, egun bost mila familia (ez pertsona) saretuta dituztela kalkulatzen dute. Zailatasunak ekoizleekin harremana egiterako orduan dute, enpresa handiek kontrolatzen dutelako sektorea. Horregatik, eta ekoizleak lagundu asmoz, produktuak kooperatibanbertan eta auzolanean biltzen dituzte. Olioa, ogia, zerrealak, fruitu lehorrak, xaboia, barazkiak, tomatea, espezieak, gatza, azukrea, gozoak, gazta…. Ia denetarik aurki daiteke bertan.

Gaur egun, 160 pertsona dira bazkide, eta horietatik 40 norbanako dira aktiboaenak. Guztiak boluntarioak dira. Irailetik aurrera bi lanpostu sortuko dituztela azaldu ziguten, bestelako kooperatibekin harremanak saretu eta plan estrategiko bat diseinatzeko ardurarekin.

Thessalonika dugu bigarren geltokia. Grezia iparraldean dago, eta milioi bat pertsona inguru bizi dira bertan. Han jarraituko dugu brigadarekin, beste hainbat proiektu ezagutzen eta Euskal Herriaren berri ematen.

—-

Greziako brigadaren bideokronika: Thessalonikako borrokak ezagutzen

 

—-

Kreta: turismorako uharte bat baina gehiago

Brigadako azken geltokia, Kreta. Greziako uharterik handiena da, 600.000 biztanle baina gehiago ditu. Harrera beroa jaso dugu hemen ere, eta gezurrik ezin esan: bertako bizilagunen eskutik txoko zoragarriak eta lasaiak ezagutzeko aukera izan dugu. Dena bilerak ez direnez, ezagututako lagunekin zuhaitzen gerizpean solasaldi ederrak izan ditugu. Solasean aritu gara, besteak beste, turistifikazioaz eta AirBnBren espantsioaz, horrek izandako eraginaz, denetariko liburuez, patriarkatuaz eta emakumeen borrokaz, Euskal Herriko egoeraz eta ezkerreko abertzaletasunetaz; orduak konturatu gabe joan zaizkigu. Kronika honetan, ordea, aurrekoetan bezala, hiru borroka hurbildu nahi ditugu Euskal Herrira.

Historiaren bueltako istorioez

1940. urtean Naziek Kreta okupatu zuten. Gaur egun, 78 urte beranduago, Historiako unibetsitateko irakasle batzuk gertaera haren bertsio berri bat zabaltzen ari dira. Haien aburuz, okupazioa ez zen hain okupazio izan eta balore nobleak ekarri zituzten uhartera. Egoera horren aurrean, okupazio garaia ezagutu zutenekin elkartu ziren hainbat irakasle, tartean Nikos Glinias. Irakasle horrek salaketa jarri zien historialari errebisionistei. Gisa horretako gatazkarik ez zen ezagutzen epaitegietan.

Gliniasekin kafe baten bueltan hizketan luze aritzeko aukera izan genuen Rethimno herriko parke batean. Giliasek azaldu zigun, Nazi garaian bezala Alemaniak Grezia okupatuta duela gaur egun ere, nahiz eta beste modu batera izan. Gazteei memoria ezabatu zaiela salatu zuen Gliniasek. Gainera, Greziak horretan jarraitzen duela azpimarratu zuen, adibide bat emanez: ikasle batzuk udaletxera joan ziren II. Mundu Gerraren inguruko gertakizun historiko batzuen berri eskatzera; agintariek, ordea, oka egin zieten.

Greziako lagunek azaldu ziguten hainbat gertarea eskola liburuetan ez direla jasotzen, eta pasarte askoren arrazoiak ez dituztela bere osotasunean azaltzen, ezta ondorioak eta deskribapenak ere. Kontakizun osoa izateko, ezinbestekoa da, beraz, eskolaz kanpoko liburuak irakurtzea. Gaur egun duten kezketako bat da belaunaldien arteko historiaren transmisioarena. Izan ere, gaur egun “historio zuzena” entzun duten pertsonek beren aiton-amonengatik jaso dute kontakizunaren zati bat. Baina aurreikusten dute hurrengo belaunaldietako gazteek ez dutela informazioa hori izango, gauzak aldatu ezean, behintzat.

Parke eolikoen aurkako mugimendua

1970eko petrolioaren krisiarekin agertu ziren lehen parke eolikoak, nahiako diskretu hasieran, eta orduan inork ez zion jaramon handirik egin. Globalizazio estrategia erraldoiak ordea aurrera jarraitu zuen eta Grezian memorandumaren aginduz energiaren pribatizazio prozesuak martxa hartu zuen eta tartean parke eolikoak biderkatzen joan dira.

2007 eta 2008 urteetan kokatzen dira lehen erresistentzia borrokak. Apopigaldi herrian, Xaná, Kretako hiri handienaren alboan dagoena, bertako bizizilagunei galdetu edo sikiera informatu gabe parke bat eraikitzen hasi nahi izan zuten. Lehen erreakzio gisa herritarrek makinak gelditu zituzten eta asko atxilotuak izan ziren. Horrek ez zituen gelditu ordea eta informazio handik eta hemendik lortu, bizilagunak informatu eta parkearen eraikuntzaren aurka egiteko antolatu ziren. 2012an asanblada erraldoi bat antolatu zuten, Kreta mailakoa. Bertan ikusi zuten beharrezkoa zela hiri nagusi bakoitzean proiektu hauen berri izatea eta mugimendu bat osatzea. Hala hitzaldiak antolatu zituzten, eta jendearen harrera beroa jaso, izan ere, eolikoen aurkako postura oso zabala zela ohartu ziren.

Gaur egun Rethimnoko asanblada da garrantzitsuena. Besteren artean eskualdean bertan aurkitzen den Alica Basileos herrian egin nahi izan duten parkearen aurkako borroka azpimarra genezake. Izan ere, herri guztiaren babesa jaso zuen aldarriak, guztiak posizionatu ziren horrek berak suposatzen duen garaipenarekin. Proiektuak aurrera jarraitzen zuela ikusita, ekintza zuzenera jo zuten, ohiko eskuorri, pankarta eta pegatinez gain, haizea neurtzeko erabiltzen zituzten antenak kentzeari ekin zioten. Horrekin nahiko ez eta mendira makinak igotzeko bideak eraikitzekoak zirenean, bidea okupatu eta ez zieten pasatzen utzi. Inguruko herriak ere antolatuta, komunikazio sareak eraiki zituzten makinak zetozenean denak abisatu eta mendira igotzeko. Hala hiru bider gelditu zitun inguruko bazterren suntsipena.

Gaur egun Grezian Eolikoen aurkako borroka bizirik da, baina ez da borroka ekologista bakarra. Aurreko bideo kronikan Thessalonikan ezagututako Halkidikin egiten ari diren minen inguruko borroka azaldu genizuen, eta bada beste bat Hipipios herrian eraiki nahi duten Frackinaren aurkako. Hiru borroka hauetako kideak elkar harremanetan daude, egoeraren berri jakin eta elkar laguntzen dute. Honek ezinbestean energia alternatiben inguruko eztabaidara eramango dituela aurreikusten dute, ezinbestekoa beraien aburuz eta gustu handiz helduko duten erronka.

NATO base militarra

Kretakoa, Europa hegoaldean eta mediterraneo itsasoan Ameriketako Estatu Batuetako armadaren portabioi handientzako ur sakoneko portu bakarra da. Munduanbeste bi bakarrik ditu AEBek: Dubai eta Ameriketan bertan.

 

Kretako azken orduak Heraklionen eman ditugu, bertako kideen eskuti herria ezagutzeaz gain brigadako laugarreneta eta azken hitzaldia eman dugu. Orain artekoen antzera ederra eta mamitsua. Plazer bat izan da zuekin Euskal Herriko borroka konpartitzea eta elkartasun sareak josten jarraitzea. Mila esker Greziako lagun guztiei. Hurrengorarte!

compartir

                              

Dirección corta: http://lahaine.org/fL1E

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal