lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/05/2025

Guardetxearen alde protesta egin dute Donostiako udal plenoan

Inaxio Esnaola
Tentsio uneak bizi ahal izan dira eta poliziak gazte bat atxilotu eta hiru identifikatu ditu.

Donostiako Udalak Parte Zaharreko Guardetxea husteko salaketa aurkeztu ondoren, auzoko gazteak maiatzeko osoko bilkurara joan dira protesta egitera. Saioak aurrera egin ahala isilik eta eserita egon diren arren, hiru bat mozio eztabaidatu ondoren, bi gazte altxatu dira udal batzar aretoan Guardetxearen aldeko aldarriak egitera.

Une horretan, areto nagusian zeuden udaltzainak haiengana joan dira, eta kanporatzeko heltzen ahalegindu dira. Horrek liskarra eta borroka sortu du udaltzainen eta gazteen artean, eta hainbat osoko bilkura aretotik kanporatu dituzte arrastaka. Giroa gehiago okertu da udal batzar aretora igotzeko eskaileretan, borroka gehiago sortu direlako. Azkenik, udaletxetik kanporatu, eta Ertzaintzaren laguntzarekin batera, sarbidea galarazi diete.

Guardetxearen aldeko protestan parte hartu duten gazteen arabera, haien kideetako bat atxilotu eta hiru identifikatu dituzte. Gainera, gazteetako bati sakelakoa kendu diote udaltzainek.

https://irutxulo.hitza.eus/2025/05/29/guardetxearen-aldeko-osoko-bilkurako-protestan-hainbat-gazte-atxilotu-ditu-udaltzaingoak/

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal