Guardia Zibilak bultzatuta Etxarri-Aranatzeko Inutilen Eguna ikertu ahal du Audientzia Nazionalak


Inutilaren eguna duela 35 urte ospatzen den arren, milia ekiditzen zutenak gogoratuz, urte honetan erabaki du Audientzia Nazionaleko auzitegia aurre diligentziak irekitzea “terrorismoaren goraipatzea” delitu bat ikertzeko. Ismael Moreno epaileak galdetu dio fiskaliari ea bere ardura den La Union de Oficiales de la Guardia Civil sindikatuaren salaketa ikertzea, non hauek argudiatzen dute egun honetan Guardia Zibila erridikulizatzen dutela eta beraien argazkiei sua ematen diotela izua sustatzeko. Era berean ere egun hau Altsasuaren Ospa egunarekin konparatu dute, poliziaren gorrotoa sustatzeko egun bat bezala seinalatuz.
2019an antzekoa gertatatu zen baina Audientzia Nazionalak ez debekatzea erabaki zuen Inutilaren Eguna eta ez zegoela terrorismoaren goraipatzerik esan zuen, hala ere, gorroto delitu bat bezala tratu ahal zela argudiatuta Nafarroako auzitegietara pasa zion kasua.