lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 01/10/2022

Gudari egunean jasandako errepresioaren harira

ASKE
ASKE antolakunde antirepresiboaren partetik irmoki salatu nahi dugu atzo Gudari Egunean zehar JARKI-ko militanteek indar polizialen partetik jasotako errepresioa

Gudari Eguna oroimenerako eguna baino, borrokarako eguna da, espainar eta frantziar estatuen partetik pairatzen dugun zapalkuntza eta klase gisa pairatzen dugun esplotazioa salatzeko eta honen aurrean, borrokan, zapalkuntza hau gainditzeko berain bizitza eman zutenak gogora ekarri eta beraien kompromezua goraipatzeko eguna da.

Bide horretan, argi dugu zapaltzaileak euren errelatoa eta interesak inposatzen saiatuko dela, bakearen diskurtsoa baliatuta, eta ez da arritzekoa atzo bezalako egunetan indar polizialen jarrera are bortitzagoa izatea. Alde batetik, burutuko ziren ekitaldien aurka jo zuten indar polizialek, hauek antolatzen ari ziren kideei isunekin mehatxatuz eta kartelak zein pankartak kentzen ibiliz egun osoan zehar, elkarbizitzaz mintzo diren bitartean, modu konsziente batean euskal herriaren askatasunaren alde borrokan jarraitzen duten militanteak beraien indar errepresiboen jazarpena pairatzen jarraitzen dute.

Bereziki larria irudizen zaigu pankartak jartzen ari ziren 2 kide identifikatu ostean, haien aurkako ikerketa poliziala irekiko zutela helarazi izana, terrorismoa goratzea leportatuz. Bestalde atzo ere hainbat eskualdeetan bizitako jarraipen polizial eta indar errepresiboen partetik jasotako jarrera bortitzak salatu nahi ditugu.

ASKE antolakunde antirepresiboaren partetik irmoki salatu nahi dugu atzo Gudari Egunean zehar JARKI-ko militanteek indar polizialen partetik jasotako errepresioa, eta argi utzi nahi dugu jazarpenaren aurrean ez garela geldirik egongo, lanketa politikoan eta antolakuntzan jarraituko dugula!

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!
GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal