lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 07/01/2026

Gurdi Gaztetxea jaio da, Laudioko gune autogestionatu berria

Aimar Gutierrez Bidarte
Gurdigilea jatetxea zenaren eraikina okupatu du Suberri Gazte Asanbladak espazio autogestionatu berria sortzeko. Jatetxeak 10 urte baino gehiago darama hutsik, eta Blackstone funts putrearen esku dago.

Suberri Gazte Asanbladak Landaluze auzoko Gurdigilea jatetxea zenaren eraikina berreskuratu berri du, Laudion espazio autogestionatu berri bat garatzeko asmoarekin. Gurdi Gaztetxea izenarekin jaio da espazio berria eta "azken urteetan Laudion gazte antolakuntzarako izandako hutsuneei aurre egiteko helburua" izango du, Suberriko kideen hitzetan.

"Urduritasun eta ilusio handiko" egunak datozela iragarri du Suberri Gazte Asanbladak, eta herriko gazteen parte hartzea ezinbestekoa dela azaldu dute. Espazioa berpiztea dute lehenengo urratsa, "herriak arnasgune euskaldun, transfeminista eta autogestionatua izan dezan".

Funts putre baten eskuetan, orain arte

Gurdigilea jatetxeak hamar urte baino gehiago darama hutsik, eta Blackstone inbertsio-funts estatu batuarraren esku dago. Funts hori munduan da ezaguna higiezinen merkatuan izandako jarrera oldarkorragatik, eta eragile ugarik "funts-putre" izendatu dute horregatik. "Urrats honen bitartez funts putre baten eskuetan zegoen eraikin abandonatu bat herriarentzako berreskuratu da", azpimarratu dute Suberriko kideek okupazioaren berri emateko zabaldutako bideoan. Izan ere, espazio autogestionatu berri bat sortzeaz gain, "Laudion nagusitzen ari den espekulazio merkatua" salatzeko ere baliatu dute ekintza, "Laudio salgai ez dagoela" aldarrikatuz.

Dagoeneko iragarri dute espazio autogestionatuko hormen artean egingo duten ekintza bat. Hain zuzen ere, bertso afaria antolatu dute datorren urtarrilaren 9rako, 20:30ean. Izar Mendiguren eta Asier Alcedo bertsolariak arituko dira afaria girotzen. Tiketak Ilargi, Keska, El Lio eta gaztetxean bertan jarriko dituzte salgai.

Gurdi Gaztetxea jaio da, Laudioko gune autogestionatu berria - Laudio - Aiaraldea.eus

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal