lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/07/2023

Gutxienez 46 propaganda ekitaldi egin ditu VOX uztailean Euskal Herriko hainbat hiri eta herrietan

La Haine - Euskal Herria
Hainbat alderdi "faxismoa geldiarazteko" botoa eskatu duten arren alderdi ultraeskuindarrak ez du oztoporik izan kalean bere diskurtso faxista zabaltzeko

Uztailak 23, espainar estatuko hauteskundeak direla eta Vox alderdi faxistak hainbat ekitaldi egin ditu Euskal herriko txoko nagusietan bere programaren idei nagusiaz azalduz eta sinbologia espainolista erakutsiz. Hemen egunez egun:

-Uztailak 21: Iruñean bi mahi informatibo jarri dituzte erdialdean eta donibanen. Bilbon, Gasteiz, Zangotza eta Tafallan ere mahiak ipini dituzte.


-Uztailak 20: Gasteiz, Lizarra eta San adrianen mahi informatiboak jarri dituzte eta Iruñean mahia ipintzean gain bideo erreportajea egin dute.

-Uztailak 19: Altsasu, Donostin eta Erriberrin mahi informatiboak jarri dituzte.

-Uztailak 18: Iruñean Sancho Ramirez hotelean ekitaldia egin dute eta Hospitalen aurrean bideo erreportajea. Barañainen, Azagra eta Labastidan mahi informatiboak jarri dituzte eta Usurbilen bideo erreportajea eta propaganda jarri dute.

-Uztailak 17: Oionen mahai ipini dute eta Iruñean elkarrizketa agin dute baluarte aurrean.

-Uztailak 16: Iruñeako tren geltokiarem aurrean AHTren aldeko bideo grabatu dute eta Gasteiz eta Arriagan mahi informatiboak ipini dituzte.

-Uztailak 15: Gasteiz, Irun, Tutera eta Cintruenigon mahi informatiboak jarri dituzte.

-Uztaila 14: Bilbon eta Gasteizen mahi informatiboak jarri dituzte eta Iruñean Onda Ceron irrati saioa izan dute.

-Uztailak 13: Gazteiz, Getxo eta Algortan mahiak jarri dituzte.

-Uztailak 12: Gazteiz, Barakaldo eta Tuteran mahi informatiboak ipini dituzte.

-Uztailak 11: Deusto eta Laguardian mahi informatiboak jarri dituzte eta Iruñean bideo bat grabatu dute.

-Uztailak 10: Gasteizen mahi informatiboa jarri dute.

-Uztailak 9: Martutenen agerraldia egin dute eta Bilbon mahia ipini dute.

-Uztailak 8: Donosti eta Gazteizen mahi informatiboak jarri dituzte.

-Uztaila 7: Iruñeko San Fermineko prozesioan egon dira eta propaganda kartelak jarri dutuzte Bilbon bezala.

-Uztailak 2: Espainako bandera ateratzen dute Tourrean, Donostin.

Hautoeskuende hauetan antifaxismoa garrantzi berezia izan du, izan ere PP-Vox aliantza ultraeskuindarra espainiako estatuan gobernatzeko arriskuaren aurrean alderdi sozialdemokratek zein bere ingurukoek, Sumar eta Ezker Abertzalea Euskal Herriaren kasuan, igandean beraie botatzeko deia egin dute. Hala ere, hauek ez dute gehiago egin botoa eskatu baino eta ez da egon protesta deigarririk zein beste inolako ekimenenik Vox kaleetara atera denean. Era berean inkesteen arabera faxismoa ez du atzera egin "gobernu progresista"-ak boterean egon den azken 4 urte hauetan Vox izanda espainiar estatuko mutil gaztetan boto gehien biltzen dituen alderdia.

Beste lurraldeetan ere Vox-ek kaletara atera da espainako hautoeskuenden harira. Herrialde Katalanetan, Terrasan konkretuki mahi informatibo batean zegoen Vox-eko militante bat labanaz saiatu zen pertsona bati erasotzen, hala ere, poliziak erasotuari 2000 euroko isuna jarri dio gorroto delituaren aitzakipean. Badalonan ere, istiluak egon ziren izan ere Garriga eta Vox-eko beste pertsona batzuk hainbat independentisteen kontra jo zuten hauek faxisten presentziaren aurka protesta egitera urbirdu zirenean, gauza ez zen gehiagotara pasa poliziak bi taldeak baztertu baitzituen, mitina zaintzeko gerturatu zirelarik.

Vallekasen ere 5 antifaxista atxilotu zituzten Vox-eko milintanteen kontrako borroka baten arira hemen albiste guztia Cinco detenidos por plantar cara a Vox en las fiestas del carmen de Vallecas (lahaine.org)

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal