lahaine.org
Nafarroa :: 19/10/2018

Gutxienez 5 gazte atxilotu dituzte Iruñeko Txupinazoan izandako liskar txiki batengatik

Ahotsa.info
Desorden publikoak eragitea leporatzen diete, aurtengo Sanferminetako Txupinazoan izandako liskar txiki batengatik.

Iruñeko Espainiako Poliziak egin ditu atxiloketak epaile baten aginduz. Desorden publikoak eragitea leporatzen diete, aurtengo Sanferminetako Txupinazoan izandako liskar txiki batengatik. Sortuk atxiloketak salatu ditu. "Erregimena dago gaurko atxiloketen atzean", esan du.

Gutxienez 5 dira Espainiako Poliziak gaur goizean egindako atxiloketak. Atxilotu guztiei uztailaren 6an Txupinazoan izandako liskar txiki batean parte hartu izana leporatzen diete. Egun horretan, ikurriña eta bestelako aldarrikapenak Udal Plazan sartu zirenean, gazte koadrila batzuen arteko liskar txiki bat eman zen, ondorio larririk gabe. Orain, epaile batek gutxienez lau gazte atxilotzeko agindua eman du. Desorden publikoak eragitea leporatzen diete.

 

"Erregimena dago gaurko atxiloketen atzean"
Sortuk gaur Iruñean izandako atxiloketak salatu ditu. Atxiloketa hauekin "Iruñeko eta Nafarroako aldaketa prozesuaren gurpilean makilan sartu nahi" dituztela kritika dute, eta "Nafarroa Foral eta espainolaren alderdiei" leporatu diete "bizikidetza" zailtzea. 

"Aurrean izango gaituzte. Sortuk herritar sektorren ondoan jarraituko du. Eskuz esku lanean, auzolanean, Nafarroa libre eta burujabe batekin amets egiten duten guztiekin. Ultraeskuinaren eta sektore espainolista beligeranteen interes eta interferentzien gainetik", esan du Sortuk.

http://ahotsa.info/edukia/gutxienez-hiru-gazte-atxilotu-dituzte-desobedientziagatik-irunean-1

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal