lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/04/2024

Hainbat herritarri tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten Barakaldoko udaltzainek

Argia
Pasa den martxoaren 21ean izan zuten lekuko gertakariak eta Barakaldoko kaleetan bizi diren magrebtar jatorriko bi pertsonak izan ziren zaurituak, horietako bat larri.

“Kaleetan lo egitea beste erremediorik ez duten pertsonekiko tentsioa murriztu beharrean, intentsitatea areagotu egin da, haien bizitza arriskuan jartzeraino. Denbora daramagu ohartarazten kalean dauden pertsonen kopurua handitzeari eta horren ondorioei modu polizialean aurre egiteak ezin izango gaituela inoiz hain konplexua eta faktore anitzekoa den arazo baten konponbidera hurbildu, eta bai ordea arazoa larriagotu”. Hala dio 77 elkartek eta 250 norbanakok sinaturiko adierazpenak.

Poliziaren esku-hartze “arrazista, neurrigabea eta erabat bortitza” gaitzetsi eta ikerketa sakona eskatu dute, “gizarteak ezin duelako onartu prebentzio-ekintza bat tiroz amaitzea”. Buruzagi politikoei eskatu diete polizia-ekintza horiei laguntza emateari uzteko. Kalean bizi direnen egoerari aurre egiteko estrategia koordinatu eta eraginkorrak ere nahi dituzte.

Azkenik, elkartasuna eta babesa eman diete kaltetuei, haien senideei eta hurbilekoei.

Kalean bizi diren herritarrak laguntzen dituzten erakundeen bueltakoak dira adierazpena atera dutenen gehiengoa. Tartean dira Bigite, Martin Etxea, Mundubat, Periko Solabarria elkartea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Argitan, Berpiztu, Harrera Sestao, La Posada de Los Abrazos, Barakaldo Sahararekin, Berri-Otxoak eta Koloretxe.

(Irudia:Ecuador Etxea)

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal