lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fO8w

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

20/09/2019 :: Nacionales E.Herria

Harro ez da €uropride | No en nuestro nombre

x Harro!
El ‘Pride’ no es más que una estrategia de turismo que convierte la ciudad en un escaparate, un parque temático que esconde desigualdad, precariedad, pobreza y exclusión

[Euskara]

HARRO!

2019ko irailaren 19tik 23ra EPOA (European Pride Organisers Association), EuroPride-aren antolatzailea, Bilbon bilduko da. Oraingoan Bilbo EuroPridearen hautagaitzan ez badago ere, elkarte honek defendatzen duen eredu asimilazionista eta merkantilistari aurre egiteko beharrean gaude.

Neoliberalismoak LGTB+ borrokekiko duen estrategia Euskal Herri osora hedatzen ari den ibilbide orria da. Azken urteotan antolatzen ari diren ‘Pride’ jaialdiak edota nazioarteko ekitaldiak horren adierazle dira, eta badira aurrera begira ikus ditzakegun beste hainbeste ekimen ere: hotel gay-en inaugurazioak, LGTB elkarte jakin batzuen hegemonia instituzio publikoetan…

HARRO Plataforma osatzen dugun LGTBI+ elkarteok kezkatuta agertzen gara instituzioek antolatu edo babesten ari dituzten ekimen hauen aurrean. Gure izenak erabiltzen ari dituzte: lesbianen izena, maritxuen izena eta trans pertsonena, gaur egun bazterretan bizi diren beste kolektiboekiko egunero aplikatzen dizkieten politika baztertzaileak estaltzeko.

‘Pride’ jaialdiaren ospakizuna turismo estrategia bat baino ez da, hiria eskaparate hutsean bihurtzen duena; alegia, parekidetasun eza, prekarietatea, pobrezia eta bazterketa estaltzen duen parke tematikoan. Beste makroekitaldi bat beraien ‘city marketing’ estrategien zerrendarako.

Zer esanik ez kolektibook eta gure borroka historikoak bizi duen isilarazpenaz. Moralismo erlijiosoaz edota ezjakintasunaz zipriztindutako boterea beti saiatu da gu desagerrarazten. Orain, mugarik gabeko kapitalismoak merkatu-hobi bihurtzen gaitu eta ez du zalantzarik ehun milaka euro inbertitzean gay-friendly turismoa sustatzeko. Eta gay-friendly hitzak gizon gay, maskulino, zis eta txuriari egiten dio erreferentzia, izan ere, euren interesetan ez dago lekurik lesbianentzako, %85eko langabezia pairatzen duen trans kolektiboarentzako, ezta errefuxiatuentzako ere. Erosteko ahalmen handia dutenentzako baino ez dute begirik.

Instituzioek hiri eredu baztertzaile, elitista eta kapitalista bat sustatzen duten bitartean, zabalera eta tolerantzia irudia sortzeko LGTB+ kolektiboez egiten duten erabilera salatu nahi dugu. Ez dugu prekarizatzen eta gentrifikatzen duen gay-friendly turismoa nahi. Ez gure izenean. Ez dugu onartuko gu marka bat bihurtzea.

Borroka bat onura ekonomiko eta interes politikorako xurgatzeko saiakera ez da berria, ez gure ez beste mugimenduetan ere: feminismoa eta ekologismoa era berdintsuan konbenientziaz erabiliak dira enpresa eta instituzioen aldetik. Neoliberalismoaren erasoen aurrean zutik agertzen diren eragile sozial eta kolektiboekin sareak eta aliantzak ehundu nahi ditugu.

Borroka hau ez dago soilik lotuta norekin txortan egiten dugun edota gure genero adierazpena eta identitateak zeintzuk direnen inguruan. Aitzitik, borroka hau zapalkuntza sistema desberdinek egozten dizkiguten kokapenen ingurukoa da.

Kapitalismoaren fronte guztien aurkako batasunera deitzen dugu. Harrotasuna ez dagoela salgai ozen eta argi entzun dezaten, irailaren 21ean Bilboko Arriaga plazatik arratsaldeko 17:30etan aterako den manifestaziorako deialdia egiten ditugu Euskal herritarrak. Era berean, Bilboko EuroPride-aren kontrako kanpainara atxikitzera ere deitzen ditugu herritarrak.

HARRO EZ DA EUROPRIDE!

 ________________

[Castellano]

Del 19 al 23 de septiembre de 2019 la EPOA (European Pride Organisers Association), organizadora del EuroPride, se reunirá en Bilbao. Aunque en esta ocasión Bilbao no esté entre las candidatas a albergar el EuroPride, nos vemos en la necesidad de hacer frente al modelo asimilacionista y mercantilista que defiende esta asociación.

La estrategia del neoliberalismo con respecto a las luchas LGTB+ es una hoja de ruta que se está extendiendo por toda Euskal Herria, muestra de ello los ‘Pride’ o los eventos internacionales que se vienen organizando últimamente, pero además, si miramos hacia delante vemos que habrá otros tantos ejemplos, como las inauguraciones de hoteles gays, la hegemonía institucional de determinadas asociaciones LGTB…

Las organizaciones LGTBI+ que formamos parte de HARRO Plataforma vemos con preocupación los eventos que están organizando o apoyando las instituciones con la colaboración de unas determinadas asociaciones LGTB políticamente afines al partido de gobierno. Están utilizando nuestros nombres, los de las lesbianas, las maricas y las personas trans, para tapar las políticas de marginación que aplican el resto del año a otros colectivos que aún se sitúan en los márgenes.

La celebración del ‘Pride’ no es más que una estrategia de turismo que convierte la ciudad en un escaparate, un parque temático que esconde desigualdad, precariedad, pobreza y exclusión. Otro macroevento en su lista de estrategias de ‘city marketing’.

Qué decir del silenciamiento al que somos sometidos los colectivos y nuestra historia de lucha. El poder comido por moralismos religiosos y/o ignorancia siempre ha intentado hacernos desaparecer. Ahora, un capitalismo sin límites nos convierte en nicho de mercado y no duda en invertir miles de euros en fomentar un turismo gay-friendly. Y cuando dicen gay-friendly hacen referencia al hombre gay, masculino, cis y blanco, pues en sus intereses no hay sitio para las lesbianas, para el colectivo trans que sufre un 85% de paro, o para lxs refugiadxs. Sólo les interesa el turismo de alto poder adquisitivo.

Queremos denunciar que mientras las instituciones públicas promocionan un modelo de ciudad excluyente, elitista y capitalista, utilizan a los colectivos LGTB+ para mostrar una imagen de tolerancia y apertura. No queremos un turismo gay-friendly que gentrifica y precariza nuestras vidas. No en nuestro nombre. No vamos a admitir que nos conviertan en una marca.

El fenómeno de intentar absorver una lucha para beneficio económico o político no es nuevo; ni en nuestro movimiento ni en otros: el feminismo o el ecologismo son igualmente utilizados a conveniencia por empresas e instituciones.

Apostamos por tejer alianzas con todos los agentes sociales, con todos los colectivos preocupados por las agresiones del neoliberalismo. Somos muchxs lxs que hace tiempo que entendimos que esta lucha no va sólo de con quién follamos o de cuál es nuestra identidad o nuestra expresión de género. Esta lucha va del lugar en el que nos dejan los diferentes sistemas de dominación.

Llamamos a la ciudadanía a manifestarse el 21 de septiembre en Bilbo a las 17:30 desde la Plaza Arriaga, en una manifestación que deje bien claro que el orgullo no se vende y que estamos unidas ante todos los frentes del capitalismo. Así mismo llamamos a todxs a adherirse a la campaña contra el EuroPride de Bilbao.

¡ORGULLO NO ES EUROPRIDE!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fO8w

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal