lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 07/05/2024

Hego Euskal Herriko lau campusetan Palestinaren alde kanpatu dira ikasleak

Agentziak/La Haine
Euskal Herriko ikasleek #StudentsForGaza dinamikaren baitan munduko unibertsitateetan izaten ari diren protestekin bat egin dute.

Palestinarren aurkako genozidioak protesta mugimendu ugari piztu ditu munduan, besteak beste, unibertsitatearen eremuan, #StudentsForGaza izenarekin. Ikasleen kanpaldi hauek eraso bortitzak jaso dute munduko zenbait tokietan, izan ere, 2.000 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte azken bi asteetan Ameriketako Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetako campusetan izan diren protesta propalestinoen baitan.

Atzo Euskal Herrira ere iritsi zen dinamika hori. Ikasle Abertzaleak egindako deialdiari ikasle mugimenduaren hainbat antolakunde gehitu ziren, esaterako ASTINDU dinamika eta Ernai gazte antolakundea. Arratsaldean ikusi zenez EHUren Ibaetako (Donostia), Gasteizko eta Leioako campusetan, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusean kanpatu zuten hainbat ikasle Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko eta palestinar erresistentziari eta haien alde mobilizatzen ari diren ikasleei elkartasuna adierazteko.

Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigor Mugimenduak (BDS) eta Palestinarekin Elkartasuna plataformak ere babesa adierazi diete kanpaldiei. Gainera, plataformak dei egin zien herritarrei maiatzaren 18an Iruñean egingo duten manifestazio nazionalean parte hartzera. 12:30ean abiatuko da Basotxotik, eta palestinarrei elkartasuna adieraziko diete.

Irudia:Ahotsa.info

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal