lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/10/2024

Hendaia eta Donibane Lohizuneko udaltzaingoa armatua izanen da

Agentziak/La Haine
“Segurtasun ezaren eta delinkuentziaren arriskupean direla” argudiatuta herri hauetako indar errepresiboak 2025. urtean zehar armatuko dituzte.

Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak komunikatu baten bidez jakinarazi zuen urriaren 21ean herriko polizia armatua izanen zela 2025eko urtarrilaren lehenetik goiti. Hori guzia, bere ustez, “azken hilabeteetan jendetasunaren kontrako jokabideak areagotu” diren testuinguru bati begira.

Argudio antzekoarekin, Jean-Francois Irigoyen Donibane Lohizuneko auzapezak bere poliziaren armatzea iragarri du komunikatu bidez urriaren 29an. “Aktualitateak erakutsi du, maleruski, udaltzainak segurtasun ezaren eta delinkuentziaren arriskupean direla. Errealitatea da eta ez da aurpegia estali behar”, azpimarratu du. Herri horretako 13 poliziak 2025. urtean zehar armatuko dituzte.

Hala ere ahotsak altxatu dira neurri hauen kontra, izan ere, gaur egungo estatistikek ez dute justifikatzen herriko poliziaren armatzea, aurreko urteetako antzekoak baitira. Neurri horiekin kritikoak direnak “segurtasun ezaren sentsazioa etengabeko tratamendu mediatikoak bultzatuta” dela azpimarratu dute eta formakuntza ere dudan jarri dute, Frantziako polizia nazionalarena baino askoz laburragoa izanen dela ohartaraziz.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal