lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/07/2024

Herri Labanderia aurkeztu dute Gasteizen

alea.eus
Udalaren dutxak zirenek hamaika urte zeramaten itxita, auzokideek espazioa berreskuratu duten arte.

Gasteizko Alde Zaharreko bizilagun talde batek Herri Labanderia aurkeztu du, Hedegile kaleko 106. zenbakian. "Udalak abandonatutako espazioa berreskuratu" dutela iragarri zuten atzo arratsaldean, eta garbigailuak dohainik erabiltzeko gune herrikoia sortuko da bertan, datorren astelehenean hasita. Ohartarazi dute auzokide askok ez dutela garbigailurik etxean edota ezin dituztela elektrizitate gastuak ordaindu.

Auzoan Bizi etxebizitza sareak eman zuen aditzera auzokideen ekimena, eta adierazi halako guneekin "elkarlaguntzaren bidez" asetzen direla bizilagunen behar material eta komunitarioak, "merkantzia izatetik askatuta". Askotan salatu izan dute Gasteizko Alde Zaharra gentrifikazio eta turistifikazio prozesu betean dagoela, eta horrek auzotik alde egitera behartzen dituela bizilagunak.

"Gure auzoaren zentimetro karratu bakoitza aberasteko erabili nahi dute, eta auzokideok ez gara errentagarriak". Turistei bideratutako merkataritza gune izan beharrean, auzoko bizilagunei bideratutako espazioa izango da Herri Labanderia, aldarrikatu dutenez. Txikita kaleko etxe okupatuan egon da azken urteetan garbigailuak erabiltzeko doako gunea, baina espazio berri baten beharra ikusi dute, udalaren kaleratze mehatxuak tarteko. Hedegile kaleko 106. zenbakian udalaren dutxa publikoak egon ziren 2013. urtera arte, baina ordutik abandonatuta egon da orain bizilagunek okupatutako lokala.

Udaltzainen kaleratze saiakera

Atzo arratsaldean, Herri Labanderia iragarri eta gutxira, udaltzainak agertu ziren Hedegile kalean eta "oso modu bortitzean" oldartu ziren auzokideen aurka, "kotxearekin ia harrapatuz", Auzoan Bizik salatu duenez. "Auzokideen berehalako babesari esker" lortu zuten udaltzainak gune berrian ez sartzea.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal