Hil egin da Iruñean lan-istripua izan zuen FCC enpresako langilea


Pasa den Uztailak 10ean, gaueko txandan, zabor edukiontzien hustuketan ziharduen FCC-ko (Irurierriko Mankomunitateko azpikontrata) langileak, kamioiaren kabinaren gainera igo behar izan zuen hustuketa egiteko kontainerra trabatuta gelditu zelako. Bertan zegoenean, irristatu eta lurrera erori zen buruan kolpe larria jasoz. Lan istripu horrek larunbat arratsaldean hil egin zuen langilea.
Sindikatuek salatu dutenez, FCC enpresak, zerbitzuari etekin ekonomiko gehiago ateratzeko behar direna baina langile gutxiago kontratatu ditu lan arriskutsu bat egiteko eta honek eragin du segurtasun protokoloan ezin abian jarri Izatea.
Aurten dagoeneko 33 langile hil dira lan-istripuz Euskal Herian, horietatik 8 Nafarroan.