lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fT9y

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

09/09/2020 :: Nafarroa, Nacionales E.Herria

Hiru atxilotu AHTaren aurka Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan kateatzeagatik

x Argia
Astelehen goizean Mugitu mugimenduko hiru kide eraikinaren balkoira igo eta bertan kateatu dira

Astelehen goizean Mugitu mugimenduko hiru kide eraikinaren balkoira igo eta bertan kateatu dira. AHTaren Nafarroako lan guztiak eta Euskal Herri osokoak geratzea eskatu dute

Gobernu Ordezkaritzaren egoitzara Espainiako Polizia Nazionala, Guardia Zibila, Udaltzaingoa eta Foruzaingoa bertaratu dira ekintzaileak atxilotzeko, eta mugimenuko kideek azaldu dutenez, kateatutak atxilotzeaz gain kaletik ekintza babesten ari ziren pertsonak identifikatu ditu Poliziak.

Mugituko kide batek adierazpenak egin ditu ekintzaren zioak azalduz Ordezkaritzarne aurrean. Nafarroako AHTaren lanetako bi zati geratuak daude, Erriberri-Tafalla eta Tafalla-Tafalla zatiak. Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak (Airef) eman du lanak gelditzeko gomendioa, esanez proiektuaren errentagarritasun ekonomikoa auzitan dagoela. Mugituk erabakia berri ona dela esan du, baina lanen etena noiz artekoa den galdetu du. Horrez gain, Nafarroako AHTaren beste bi zatiekin eta Nafarroako Korridorearekin gertatuko dena argitzeko eskatu du ere. Gaurko ekintzarekin lan horien guztien behin betiko amaiera aldarrikatu du Mugituk, eta baita Euskal Herri osoko AHTko lan guztiena ere: “Euskal Herriko inoizko proiekturik suntsitzaileena, xahutzaileena, antisozialena, ustelena eta antidemokratikoena iragana izatea nahi dugu”.

Hona ekintza laburbiltzen duen Ahotsa-ren bideoa:

 

 Elorrion makina bat kiskalita

Igande goizean AHTko lanetarako erabiltzen ari zen makina batek su hartu zuen Elorrioko Iguria auzoan. Suhiltzaileek amatatu zuten sua. Segurtasun Sailak jakinarazi du gertaera ikertzen ari dela, eta hipotesi guztiak zabalik daudela. Suaren jatorria ikerketapean egonagatik, EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkari Denis Itxasok eta Bizkaiko Cebek patronalak “erasoa” salatu dute. PP eta Ciudadanoseko legebiltzar taldeko bozeramaile Carlos Iturgaizek Bilduri egotzi dio “atentatuaren” ardura: “Bilduren munduak, gaitzetsi beharrean, enpresei eraso egin eta garapena galtzea txalotzen du”.

https://www.argia.eus/albistea/hiru-atxilotu-ahtaren-aurka-espainiako-gobernuaren-nafarroako-ordezkaritzan-kateatzeagatik

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fT9y

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal