lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 12/05/2024

Hiru egunez Guardetxeko eraikina okupatu du Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladak

La Haine - Euskal Herria
Okupazio sinboliko honen bidez auzoarentzako espazio baten beharra seinalatu zuten eta udal gobernuaren ordezkariei bilera bat eskatu zieten mezu argi batekin: “Guardetxeak auzoarentzat!".

Ostiraleko arratsaldean, hainbat gazte igo ziren Parte Zaharreko eraikinera okupazio sinbolikoan parte hartzera. Han hiru egunez egon dira zenbait egitarauak aurrera eramanez, auzolanak, hitzaldiak, proiekzioak, musika, mobilizazioa eta txokolate jana, besteak beste. Han egindako prentsaurreko batean adierazi zuten AZGAk aspaldi abiatu zuela espazio bat lortzeko borroka, Uxotegi, Kijera gaztetxea eta aurretik egindako beste hainbat eraikinen okupazioak oroituz. Ordea, gaur gaurkoz, oraindik, “espaziorik gabe” jarraitzen dutela deitoratu zuten. Egoera honen aurrean Guardetxea urte luzez izan dela "auzoko eta Donostiako gazte ugariren erreferentziazko elkargunea, bai eta modu asanbleario eta autogestionatu batean hamaika proiekturi bizia eman dion lekua”, nabarmendu zuten gazteek. Era berean, “Auzoko eta Donostiako gazteok ditugun behar ugari asebeteko lituzke espazio honek, eta AZGAtik prest geundeke esleipen baldintzak adosteko” adierazi zuten. Horregatik udal gobernuaren ordezkariei bilera bat eskatu diete mezu argi batekin: “Guardetxeak auzoarentzat, eta bereziki auzoko gazteontzat izan behar du!”.

Larunbatean indar errepresiboen partetik jazarpena pairatu zuten gazteek, izan ere, ertzainek Guardetxera joan ziren barruan zeuden gazteak identifikatzen saiatzera. Ez zutenez lortu, inguratu zen gazte bat identifikatu ostean alde egin zuten.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal