lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 04/06/2024

Hiru gizon Kanboko emakume bat bortxatu dute

Agentziak/La Haine
Emakumea gela batean giltzapeturik utzi zuten eta, arma batekin mehatxu eginez, taldean eraso egin zioten.

Kanboko (Lapurdi) emakume batek larunbat gauean hiru gizonek taldean sexu erasoa egin ziotela salatu du, arma baten mehatxupean.  Biktimak zehaztu duenez, harremanetarako aplikazio baten bidez ezagutu zuen erasotzaileetako bat. Harekin elkartzean beste bi gizonak ere bertaratu ziren. Ondoren, emakumea gela batean giltzapeturik utzi zuten eta, arma batekin mehatxu eginez, taldean bortxatu zuten. Lo hartu zutenean egin zuen ihes biktimak. Jarraian, biktimak salaketa jarri zuen eta poliziak hiru erasotzaileak atxilotu zituen astelehen honetan.

Gizon bat atxilotu dute indarkeriagatik zuen urruntze-agindua urratzeagatik Gasteizen

 Gertakariak joan den igandeko 17:30ak aldera jazo ziren, patruila bati horren berri eman ziotenean. Lekuko batek gizon batek urruntze-agindua urratu zuela ohartarazi zien agenteei, Gasteiz etorbideko kafetegi batean, Udalak ohar batean jakinarazi duenez. Patruila iritsi zenean, susmagarria saltoki batetik gertu zegoen. Handik ihesi atera zen, baina ondoko kale batean harrapatu zuten. 39 urteko gizon atxilotua izan zen, genero indarkeriagatik ezarri zioten urruntze-agindua urratzea egotzita.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal