lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 14/04/2026

Hirugarren gradua eman diote Jon Bienzobas euskal preso politikoari

La Haine - Euskal Herria
Hirugarren graduarekin, besteak beste, presoak eguna kalean eta gaua espetxean pasa dezake. Orotara, 26 urte daramatza preso.

Jon Bienzobas euskal preso politikoari hirugarren gradua eman diote. Arabako Zaballa espetxean aurkitzen da preso galdakoztarra, eta, hirugarren graduarekin, besteak beste, presoak eguna kalean eta gaua espetxean pasa dezake.

Hogeita sei urte bete ditu Jon Bienzobas Arretxe preso politiko galdakoztarrak kartzelan. 1999an atxilotu zuten Pauen (Okzitania) eta 2006an epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean. 266 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, ondorengoak egotzita: 1990eko ekainean Getxon Rafael San Sebastian exekutatzea (30 urte); 1996ko otsailean Tomas y Valiente Madrilen exekutatzea(30 urte); 2007an armak eta lehergailuak izatea (20 urte); 1994an Espainiako armadako autobus baten aurka ekintza egitea (186 urte).

Frantzian, Saint Maur espetxean, bete zuen zigorraren zati bat —13 urte—. Espetxe horretan gatibu zegoenean, espetxezainen arduragabekeriak ia-ia hiltzeraino larritu zuen euskal preso politikoaren egoera. 2012ko azaroaren 12an, ebakuntza bat egin zioten sudurrean, eta handik hamar egunera odol jario neurriz kanpokoa zuenean, espetxe zainek ez zioten jaramonik egin, harik eta, haren anaiaren arabera, "bazihoala" ikusi zuten arte. 11 ordu eta erdiz eduki zuten ziegan, odola bota eta bota. Azkenean, Bienzobasek berak kontatu zuenez, erdi zorabiatuta eta hotzak eraman zuten erietxera.

2018an Frantziar estatuak Espainiaratu zuen, eta 2022ko irailean euskalerriratu zuten El Duesoko kartzelatik, Zaballara(Araba).

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal