lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/03/2024

Ia lau urtez jokatu gabe egon eta gero, euskal futbol selekzioa berriz itzultzen da futbol zelaira

La Haine - Euskal Herria
Euskal Zaletuak federazioaren eta hauen arteko interes kontrajarriak salatu dituzte, izan ere, ez dute “gehiengoaren borondate nazional eta politikoa ordezkatzen”

Azken partida jokatu eta kasik lau urtera itzuliko da Euskal Selekzioa. Euskal futboleko elitea biltzen duen selekzioak martxoaren 23an, 20:00etan, jokatuko du berriz, munduko hamaikagarren nazioaren kontra: Uruguai.

Albiste honen aurrean Euskal Zaletuak (Iraultza 1921, Bultzada TxuriUrdina, Herri Norte taldea, Indar Gorri, Indar Horibeltz eta Indar Baskonia) agiri bat publiko egin dute. Irakurketa honetan “historikoki euskal zaleen batasunerako, euskal zaleen arteko jai giroa sustatzeko eta aldarrikapen politikorako egun bat” izan dela aldarrikatu dute. Hala ere, “federazioaren eta gure arteko interesak kontra-jarriak direla eta gaur egungo agintariek ez dutela inondik inora ere gehiengoaren borondate nazional eta politikoa ordezkatzen” salatu dute, borondate hau, “Euskal Herria aske eta sozialista bat” dela adieraziz. Honi jarraipena emanez euskal taldeak bertan egongo direla jakinarazi dute eta Martxoaren 23an, dei egin diote gainontzeko zaleei beraiekin batu eta “jai eta borrokarako egun apropos hau” elkarrekin bizitzera. Bukatzeko Hego Harmailan kokatuko direla jakinarazi dute eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal