lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 04/07/2026

IATko langileek greba mugagabera joko dute uztailaren 13an

Nerea Uranga
"Negoziazioetan benetako aurrerapausoak emateko eta lan baldintza hobeak eskatzeko" protestak hasi dituzte Itasua enpresaren Zarauzko eta Bergarako IAT zentroetako langileek.

Zarauzko eta Bergarako IAT zentroetako langileek uztailaren 13an greba mugagabera joko dutela iragarri zuten asteazkenean. ELA eta LAB sindikatuek adierazi dutenez, Gipuzkoako beste IAT zentroetako langileen aldean lan baldintza kaskarrak dituzte Itasuako langileek: "Gipuzkoako beste IAT zentroetako langileen funtzio berdinak betetzen dituzte Zarauzko eta Bergarako IAT zentroetako beharginek, baina lan baldintza okerragoak dituzte, soldatetan, lanorduetan eta bestelako lan baldintzetan alde handiak daude batzuen eta besteen artean".

Enpresaren ordezkariekin zazpi bilera egin dituztela adierazi dute Zarauzko eta Bergarako IATko langileek, baina "blokeatuta" dago kontua. Lan baldintza hobeak exijituz lanuzte mugagabera jotzea proposatu du enpresa batzordeak, eta bi IAT zentroetako langileen asanbladak proposamena babestu du. "Langileen baldintzak hobetu behar dira, eta enpresak badu gaitasun ekonomikoa langileen aldarrikapenei erantzuteko. Hori dela eta, negoziazioetan benetako aurrerapausoak ematea eta lan baldintzak duintzea eskatuz lanuzte mugagabera joko dugu", adierazi dute bi IAT zentroetako enpresa batzordeak.

Greba mugagabera deitu aurretik, hiru greba egun iragarri zituzten Zarauzko IAT zentroan. Astelehenean (ekainaren 29an) egin zuten aurreneko lanuztea, uztailaren 8rako dute bigarrena deituta eta uztailaren 10erako iragarri zuten aurreko astean hirugarren lanuzte eguna. Orain, baina, uztailaren 13tik greba mugagabea deitu dute.

https://zarautzguka.eus/zarautz/1782924153894-zarauzko-iatko-langileek-greba-mugagabera-joko-dute-uztailaren-13an

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal