lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 31/05/2017

Ibon Iparragirre berriro ere ingresatu dute

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Ibon Iparragirre, gaixo larri dagoen euskal preso politikoa Gregorio Marañon ospitalean ingresatu berri dute, gaurko lehen orduan Principe de Asturias ospitalera urgentziaz eraman ondoren. Ibonek azken hiru egunetan eztul gogorrarekin egon da eta frogak egin ostean neumonia zeukala antzemanda aipatutako zentroan ingresatu dute.Hau da, 2001. urteko urrian pairatu zuen afera berdina. Aipatu beharra dago orain dela bi aste odol analisi batzuk egin zizkiotela eta oraindik ez duela emaitzarik jaso. Kontutan hartuta azkenengo odol frogak 2016ko abendukoak direla eta emaitza kezkagarriekin gainera, egoera larriagotu besterik ez dela egiten nabarmen geratzen da.


Egoera honen aurrean Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak zera adierazi nahi du:


Euskal preso politiko gaixoen egoera limite oso beltzetara eraman nahi dute bai Estatu espainolak eta baita Estatu frantsesak ere baina horrekin ez dira konformatuko alegia. Etsaiek behin eta berriro euskal militante erien gaixotasunak erabiltzen dituzte euren bizitzarekin jolastu nahian. Aukera bat hartzen behartzen saiatzen dira, euren osasunaren eta militantziaren arteko erabakia hartzen bultzatu nahi dituzte, duintasuna eta sumisioaren arteko aukeraketa alegia. Argi eta garbi esan dute orain dela gutxi ere damutu ezean heriotza ziur baterako bi hile soilik geratzen zaizkienean askatuko dituztela. Ez dituzte bizirik nahi eta erail egingo dituzte herriak ezer egin ezean.


Hau guztia ez da soilik xantai humanitario bat askotan irudikatzen den moduan, hau xantai politiko hutsa da. Euren burua bakegile zein lehen mailako demokrata moduan daukaten horiek mendeku hutsa bilatzen ari dira euskal militanteekin bukatzeko etengabeko saiakerak egiten dituztelarik. Bizitza eta sumisioa alde batetik, ala duintasuna eta heriotza bestetik, ez dute gehiagorik eskainiko.


Baina oso argi eduki behar du Euskal Herriak, etsaiek eskaintzen duten bizitza eta duintasunaren aukeraketa hori ekiditeko bide bakarra borroka dela eta guk geuk, burutu beharko dugula, eta hori horrela izango ez bada, argi geratu behar zaiguna da guk ere izango garela horren konplize behar bezain beste lan eta borroka egin ez izanagatik. Beraz, herriari borroka eta antolakuntzarako deia luzatzen diogu kide erien berehalako etxeratze duina lortzeko.


Hau guztia esanda beste behin ere nabarmendu nahi dugu, egoera honekin bukatzeko eta euskal preso, iheslari eta deportatu guztien berehalako eta baldintza gabeko askatasuna lortzeko irtenbide bakarra amnistia dela, eta mugimendu honek berriro ere bere konpromisoa berresten du indar eta gogo guztiekin borroka honekin aurrera egiteko.


Euskal Herrian, 2017ko Maiatzaren 30ean.


Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal