Greba egingo dute Idiazabalgo JASO Tower Cranes-ko langileek
Pasaden astean, Jasoko zuzendaritzak zortzi langile kaleratzeko erabakia hartu zuen, eta erabaki bat jakinarazteaz gain ez du bestelako aukerak negoziatzeko inolako borondaterik erakutsi. Langileak adierazi dutenez kaleratzeak atzera botatzeko eta negoziatutako irtenbide bat bilatzeko helburuz, denon lanpostuen etorkizunaren defentsan borrokatuko dute. Horregatik, greba eta mobilizazioaren bidea da JASOko langileei geratu zaien aukera bakarra. Hala, aste honetan greba egingo dute ostegunean eta ostiralean (hilak 12 eta 13), datorren astean asteazkenetik ostiralera (hilak 18, 19 eta 20), hurrengoan asteartetik ostiralera (hilak 24, 25, 26 eta 27) eta, irtenbiderik ezean, greba mugagabeari ekingo diote handik aurrera.