lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/09/2024

Idiazabalgo Jason zortzi langile kaleratu dituzte

La Haine - Euskal Herria
Kaleratze hauekin soldadura-atalak plantillaren ia herena galduko du.

Idiazabalgo JASO Tower Cranes enpresako batzordeak salatu duenez, zuzendaritzak zortzi langile kaleratu ditu. Erabaki atzera botatzeko exijitu dio komiteak zuzendaritzari. Sei hilabete Aldi Baterako Enplegu Erregulazioan igaro ondoren, ekainean jakinarazi zien neurria ez berritzeko asmoa. Ordea, abuztuko oporretatik bueltan zortzi lankide kaleratu dituzte, erabakiaren gainean hitz egiteko edo negoziaturiko alternatibak bilatzeko inongo borondaterik gabe.

Langileen ordezkariek diotenez, “jada hartua zuen erabakia” jakinarazi besterik ez die egin langileei, “onartezina den jarrera” erakutsiz. “Horregatik, aukera baliatu nahi dugu zuzendaritzari eskatzeko jarrera aldatu, erabakia atzera bota eta bestelako bideak bilatzeko hitz egitera eser dadin”.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal