lahaine.org
Nacionales E.Herria, Anticarcelaria :: 05/09/2020

Igor Gonzalez Sola Estatu espainolak eraila

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.
Atzo arratsaldean zabaltzen hasi zen Estatu espainolak beste gudari bat, beste euskal militante bat, Igor Gonzalez Sola betirako eraman duela, erail duela alegia

Atzo arratsaldean zabaltzen hasi zen Estatu espainolak beste gudari bat, beste euskal militante bat, Igor Gonzalez Sola betirako eraman duela, erail duela alegia. Euskal Herria lutoz jantzi da berriro. Lutoz jantzi da bai, baina ez etxean eramateko lutoa, kalean eramatekoa baizik. 

Euskal militanteak kalean egon behar direla (eta are gehiago gaixoak) behin eta berriz aldarrikatu du gure Mugimenduak. Aldiz, Espainiak eta Frantziak ez dute onartzen ez Euskal Herria ezta askapenerako bere subjektu politikoa, hots, euskal langileria. Honek esan nahi du bi estatuak arazo larri baten aurrean aurkitzen direla. Hau da, Euskal Herria ez da ez Espainia ezta Frantzia ere, eta gainera euskal langileriak Estatu independente eta sozialista eraiki nahi du. Hori da arazo edo kontraesanaren mamia.

Bestetik, VASCONGADASen hil dutela Igor esan behar dugu. Bai, etxetik hurbil, baina espetxean. Horrek esan nahi du Euskal Herrian dauden espetxeetan ere hiltzen dutela Espainiakoetan bezalaxe. Horrek esan nahi du kalean behar ditugula eta ez etxetik gertu.

Horren aurrean Estatu okupatzaileek euskal militanteak kaleratu ahal izateko damu daitezela exigitzen dute. Hori ala heriotza. Inoiz baino argiago. Urteak pasa eta pasa eta euskal gatazka nazionalak zein sozialak bere horretan diraute. 

Horregatik amnistia osoa aldarrikatzen dugu, beti ere independentzia eta sozialismoarekin loturik.

Gora Igor

Gora Euskal Herria Independiente ta sozialista

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal