lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/07/2026

Igor Uriarte euskal preso ohia zendu da

La Haine - Euskal Herria
2013tik 2018ra egon zen Frantziako hainbat espetxetan gatibu, ETAko kide izateagatik sei urteko espetxe-zigorra betetzen.

51 urterekin zendu da Igor Uriarte Lopez de Bikuña Txopo euskal preso ohia, atzo eguerdian, Ezpeletan. Hurbileko hainbat lagunek Naiz hedabideari adierazi diotenez, Urruñan bizi zen preso politiko ohia bat-batean hil da, bizikletan zihoala, eta oraindik ere heriotzaren zergatia argitzekoa da.

2013an Frantziako Poliziak Montpellier hirian atxilotu zuen, ETA erakundearekin harremana zuelakoan, eta 2017an Parisko auzitegiak sei urteko kartzela zigorra ezarri zion. Frantziako lurraldean egoteko behin betiko debekua ere eman zion epaileak orduan. Zigor osoa beteta, 2018an atera zen espetxetik Uriarte, eta Urruñan ezarri zuen bere bizilekua. Bertan berriro atxilotu zuen Poliziak 2020an, Coronavirus garaian beste hainbat preso ohirekin gertatu bezala, eta Baionako presondegian atxilo izan zuten epaitegiak ebatzi artean. Aske utzi zuten azkenean. Berehalako agerraldian kanporatzea berretsi bazuen, eta Arabara bizitzera bidali, 2021ean lurraldean egoteko debekua altxatzea lortu zuen Uriarteren defentsak, lehen aldiz euskal preso ohi baten kasuan. Debekua hausteagatik ez zuten kondenatu.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal