lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK1Q

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

26/02/2018 :: Nacionales E.Herria, Anti Patriarcado

II. Urrats Feminista

x Ernai
II. Urrats Feminista (Ernairen barne prozesu feminista) aurkeztu dugu Zirika, Bilbok Alde Zaharreko herri gunean.

II. Urrats Feminista (Ernairen barne prozesu feminista) aurkeztu dugu Zirika, Bilbok Alde Zaharreko herri gunean. Urrats bat eman dugu, bide luze bat hasteko eta lehenengoaren balorazioarekin abiatu dugu saioa.

Esperientzia eta bizipen ezberdinak elkarbanatu dituzte zuzenean edo zeharka I. Urratsean parte hartu duten kideak; dinamizatzaile lanetan ibilitakoak, mutil bezala parte hartu dutenak, beranduago gehitu direnak,..

Joxemi Zumalabe Fundazioako kide Pili, prozesuaren garrantziaz mintzatu da. Metodologiak, erabilitako denborak eta sortutako materialak daukaten balioa azpimarratu du. EH Bilgune Feministako Naia, gazte antolakundearentzat feminismoa estrategikoa izatearen garrantziaz mintzatu da. Neska gazteok saretu eta antolatzeak burujabetza feminista irabaztera eramango gaituzte!

II. Urratsak iritzi feminista eta munduaren irakurketa feminista egiten lagunduko digu. Feminismoa transbertsal bihurtzea izango da apustu nagusia. Ernai feminista militante feministaz osatuta egongo da.
Gainera, dinamismoa ekarriko du II. Urratsak. Dinamikoa eta moldagarriagoa izateko helburuarekin, maizago lantzeko edukiak eskainiko dira. Komunitatearekin lanketa berezia jorratzeko aukera emango du.

Alde Zaharreko kideen pintxo goxoekin amaitu dugu aurkezpena. Mila esker gerturatu zareten guztioi.

Euskal Herri feminista dugu irabazteko!

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK1Q

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal