lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 02/07/2018

Ikasleon aurkako erasorik ez!

Ikasle Abertzaleak
Beste eraso bat jasan du gaurkoan ikasle mugimenduak, eta beste behin ere, Gasteizko kanpusa zein bertako ikasle mugimendua jarri dituzte jopuntua.

Hasi baino lehen, besarkada eta animorik beroenak bidali nahiko genizkieke gaur atxilotuak zan diren ikasle mugimenduko hiru militanteei eta deklaratzera deitua izan den laugarrenari, berehalako kargu gabetzea exijitzearekin batera. Horrez gain, goizean-goizetik eurei adierazi diegun moduan, gure babes eta laguntzeko prestutasun osoa dutela azpimarratu nahiko genuke, ondoan izango gaituzuelako behar duzuenerako.


Beste eraso bat jasan du gaurkoan ikasle mugimenduak, eta beste behin ere, Gasteizko kanpusa zein bertako ikasle mugimendua jarri dituzte jopuntua. Oraingoan, Gudari Eguna erabili dute gu kolpatzeko aitzaki nagusitzat, hiru militante atxilotu eta terrorismoari gorazarrea egitea zein biktimak humilatzea leporatuz hain zuzen ere. Gainera aitzaki honekin, ikasle mugimenduaren espazioak diren ikasle geletara sartu dira, bertan zegoen guztia miatu eta gu gehiagotan kolpatzen jarraitzeko beharrezkoa duten guztia lapurtuz. Ez da gure espazioak erasotzen dituzten lehen aldia, gogora ekarri dezagun, pasa den ikasturteko martxoan ere, zipaioak segurtasuneko langileen laguntzarekin hainbat ikasle gelatara sartu zirela, bertako materiala lapurtzera eta seguruenik gaurko operazioaren lehenengo urratsak diseinatzera. oraingoan ordea pauso bat aurrera egin dute, ikasle mugimenduko militanteak zuzenean atxilotuz eta deklaratzera deituaz.


Pauso bat aurrera, gaurkoa ez delako ekimen konkretu baten harira montatutako operazio soila izan, azken urteetan ikasle mugimendua jasaten ari den errepresioaren jarraipena besterik ez da.


Ikusi besterik ez dago bestela, gaurkoan montatutako espektakulu mediatikoa. Despliege polizial ikaragarri horren bitartez eta goizeko ordu txikietan atxiloketak zein mihaketak burutuz, argi dago beldurra eragin nahi duela espainiar estatuk eta honen kontrola duen burgesiak, ikasle mugimenduan eta oro har euskal langile klasearen sektore iraultzailean, proiektu politiko iraultzailean sakondu ordez, etxean geratzea errentagarriagoa dela sinestarazteko hain zuzen ere.


Horregatik diogu, azken urteetan garaiak ez direla gehiegi aldatu iraultzaren gaurkotasunean sinistu eta horretan lanean dihardugunontzat. Burgesia euskaldun zein estatalarentzat funtsezkoa den herramienta politikoa da espainiar estatua, eta gaurkoan enegarrenez argi geratu den bezala, burgesiaren interesen defentsan dihardu honek, argi izpi iraultzaile oro behin betikoz itzaltzeko asmotan hain zuzen ere. Horregatik kriminalizatzen eta kolpatzen dituzte, inoiz baino gogorrago gainera, gure arbaso politikoen memoria lantzeko ekimenak, ezinbestekoa zaielako herri honen historia borrokalaria behin betikoz eten, eta iraultzarako saiakera oro ahanzturan geratzea. Hau da, bakearen izenean euskal langile klasearen esplotazio egoera zein bertatik eratorritako zapalkuntzak betikotzea.


Alperrik ari dira ordea, aspaldi egin genuen hautu iraultzailean berrestea besterik ez dagokigu gaurkoan, langile klasea esplotazioaren kateetatik askatu eta zapalkuntza guztien gaindipena ekarriko duen iraultza prozesuan berresten gara eta horretan jarraituko dugu, hori delako errepresioarekin amaitzeko berme bakarra. Horregatik, gaurkoan egin bezala, errepresio kasu ororen aurrean elkartasun antolatu batez erantzun beharra daukagu, etsaiaren mugimendu bakoitzari kostu baina etekin gehiago ateraz eta gure, hau da euskal langile klasearen aurkako erasoei autodefentsa antolatuaz erantzunez. Hala ere, ez da gure jarduna berehalakoari erantzutera mugatzen, eta gaurkoan indar betez ohikatu dezakegu euskal eskolaren eraikuntzan tinko jarraituko dugula ikastetxez-ikastetxe, Euskal Herri osoan zehar.


Izan ere, aipatu dugun bezala, gure proiektu politikoaren garapenak ekarriko dizkigu errepresioari aurre egiteko berme onenak, eta horregatik guri dagokigun esparruan, herri honetako klase donimatuaren emantzipazioa helburu duen hezkuntza sistema martxan jartzen jarraituko dugu, berau izango delako zapalkuntza guztietatik askatzeko bermea.


Gora ikasle mugimendua!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal