lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/05/2024

Indar errepresiboak hainbat etorkin indarkeriaz tratatu dute azken egunetan

La Haine - Euskal Herria
Atzo, ertzaintzak etorkin bat jipoitzen ikusten zen bideo bat zabaldu zen eta azken asteetan antzeko gertakariak izan dute lekuko Donostian.

Atzo, sare sozialetatik zabaldutako bideo batean, nola hainbat ertzain etorkin bat inguratzean hauetako batek hau jipoitu zuela ikusi ahal da. Gertakariak pasaden urteko abuztuan izan zuten lekuko, Irungo San Miguel auzoan, eta erasotutako pertsona aurpegian jaso zuen kolpe bat indar errepresiboen jokabidea kritikatzen ari zenean. Polizia agenteak pertsona hau erasotu eta gero alde egin zuten, zauritutako pertsona lurrean botata utziz. Getakari hauen aurrean ASKE antolakunde antirrepresiboak adierazi zuen "azken egunotan emandako gertaera hauek, poliziak bortizkeria erabiltzeko duen inpunitatearen eta egiturazkoa den jarrera baten erakusle garbia" direla eta "jazarpenari aurre egiteko baliabideak sortu eta modu antolatuan erantzuteko" beharrean gaudela gehitu zuten.

Polizia indarkeriaren kasuak Donostian

Hala ere, hau ez da izan polizia indarkeriaren kasu bakarra, izan ere, duela aste batzuk hainbat ertzainen artean gazte migrante bat indarrez immobilizatzen zuten Egiako Blas de Otero plazan, eta atari baten barruan sartzen zuten ondoren, operazioa grabatzen ari den pertsona ataritik aldentzera behartuz. Bideoa duela aste batzuk grabatutakoa da, baina gobernuz kanpoko erakunde batean lan egiten duen hezitzaileak azaldu duenez, ez da horrelako zerbait gertatzen den lehenengo aldia. Hain zuzen ere, hezitzaile horren arabera, bideoan ikusten diren gertakariak gertatu ziren egunean bertan, beste gazte migrante bat jipoitu zuten ertzainek atari berean, eta beste bat plazan bertan.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal