lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/03/2024

Indar Gorriko 61 kide atxilotu ziutuzten atzo Nafarroan

Berria/La Haine
Hogei kide libre atera ziren atzo arratsean epailearen aitzinean deklaratu ondotik eta gainerako 41 kidei gaur hartuko diete deklarazioa.

Indar Gorriko hogei kide libre atera ziren atzo arratsean epailearen aitzinean deklaratu ondotik. Espainiako Poliziak operazio zabala egin zuen Iruñean eta Nafarroako beste zenbait herritan, eta Osasunako jarraitzaile taldeko 61 bat kide atxilotu zituen orotara. Gainerako 41 kidei gaur hartuko diete deklarazioa.

Iazko urriaren 29an Betisen eta Osasunaren arteko partidaren aurretik Sevillan (Andaluzia) izandako gertakatiekin loturik daude atxiloketak, hauei "kiroleko indarkeria" leporatuz. Hainbat hedabideren arabera, beste hamazazpi pertsona ere atxilotu dituzte Andaluzian eta Madrilen.

Indar Gorri taldeak polizia operazioa salatu du bere sare sozialetan, eta atzo atxilotuekin elkartasunean konzentrazioak deitu ziren Altsasun, Iruñean, Lizarran eta Tafallan. Gaur ere antolatu dute protesta, 9:30etatik aurrera epaitegietara bertaratzeko deia eginez.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal